Departamentua
Gobernantza ona Foru Aldundiaren nortasun ikur gisa finkatzea da departamentuaren helburu nagusia, barnera zein kanpora begira. Hauexek ditu lan ildo nagusiak: Aldundiaren giza baliabideak eta baliabide teknikoak sustatzea, enplegu publikoaren aldeko apustua eginez eta belaunaldi erreleboa ahalbidetuz; herritarrei arreta eta zerbitzu modernoak, arinak eta eraginkorrak eskaintzea, desburokratizazioa, datuen irekiera eta sareko gobernantza sustatuz; Gipuzkoako herritarrekin zein eragile sozial eta ekonomikoekin etengabeko interakzioa bermatzea, politika publikoak diseinatzeko, gauzatzeko eta ebaluatzeko prozesuan, eta herritarren partaidetzarako kanal berriak zabaltzea; eta azkenik, Gipuzkoa munduko eszenatokian kokatzeko internazionalizazio estrategia garatzea, mugaz gaindiko lankidetza indartuz. Hori guztia modu transbertsalean egingo da, politika hauetako gehienek gainerako departamentuen aktuazioan dutelako eragina.
Esteka interesgarriak
- Egoitza elektronikoa
- Gipuzkoako Lurralde Historikoko arau kodea
- Enplegu publikoa
- Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala - GAO
- Foru kontratazio zentrala
- Argitalpen zentroa
- Kontratazio Errekurtsoen Foru Auzitegia
- Herritarren partaidetza
- Suhiltzaileak
- Zerbitzuetako eta Administrazioaren Berrikuntzako eta Eraldaketako Zuzendaritza Nagusia
- Gardentasuneko Erreklamazioen Batzordea
Aurrekontuen kontu saila
Gobernantza departamentuaren jarduketa estrategiko nahiz operatiboa aurrera eramateko 2020ko aurrekontua:
59.047.961,00 €Aurrekontu programen kontu ematea
Taldea

Eider Mendoza Larrañaga
Gobernantza diputatua
Azpeitian 1974an jaioa.
Enpresa Zientzietan lizentziatua École de Commerce Européenne Unibertsitatean.
1974an jaio nintzen. Azpeitiarra eta euskalduna naiz. Enpresa Zientziak ikasi nituen École de Commerce Européenne unibertsitatean. Azken urteotan Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentea izan naiz.
Irakurri CV osoaAlorretako zuzendariak
- Araubide Juridikoa eta Pertsonen Kudeaketa:
- Maite Barruetabeña
- Zerbitzuak eta Administrazioaren Berrikuntza eta Eraldaketa:
- Goizeder Manotas
- Herritarren Partaidetza:
- Mikel Pagola
- Prebentzioa, Su Itzalketa eta Salbamendua:
- Josu Idigoras
Zuzendaritzak
Araubide Juridikoko eta Pertsonen Kudeaketako Zuzendaritza Nagusia
Zuzendaritza honek hainbat ardatz ditu; Aldundiaren jardueren legezkotasunaren barne kontrola, lege aholkularitza orokorra eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren nahiz bere organoen defentsa epaitegietan. Halaber, Diputatuen Kontseiluko Idazkaritzak Batzar Nagusiekiko harremanak kudeatzen ditu. Bestalde, Zuzendaritza honek Foru Aldundiari zerbitzua ematen dioten pertsonen kudeaketa zuzena eta eraginkorra bermatzen du.
- Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala - GAO
- Gipuzkoako Lurralde Historikoko arau kodea
- Enplegu publikoa
- Kontratazio Errekurtsoen Foru Auzitegia
Zerbitzuetako eta Administrazioaren Berrikuntzako eta Eraldaketako Zuzendaritza Nagusia
Arlo honen xedea da kudeaketa eredu eta metodologia aurreratuen ezarpena bultzatzea Foru Aldundian, eta baita Komunikazio Teknologia berrien erabilera eraginkorra sustatzea ere.
Zuzendaritzaren orria ikusi- Egoitza elektronikoa
- Foru kontratazio zentrala
- Argitalpen zentroa
- Gardentasuneko Erreklamazioen Batzordea
Herritarren Partaidetzako Zuzendaritza Nagusia
Gure zeregin nagusia parte-hartzea sustatzea da, hiritarrek Foru Aldundiaren politiken sortzean eta kudeaketan zer esana izan dezaten.