12.353 herritarrek hartu dute parte Aurrekontu Irekien bigarren fasean
Ekimen honen lehen fasean proposatutako 12 proiekturen artean aukeratu behar izan dute.
Irakurri gehiagoHerritar proposamenen bidalketa
Herritar proposamenen analista eta proiektuen definizioa
Proiektuen herritar hautaketa
Aurrekontutan sartzeko proiektuen behin betiko zerrenda
Partaidetzazko aurrekontuen tramitazioa, prozesuaren ebaluazioa eta jarraipena
Herritarrek gehien bozkatutako 6 proiektuak aukeratzeko herritarren kontsulta-fasea amaitu ondoren, hauxe da proiektuen bozketa-prozesuan zehar lortutako datuekin egindako txostena.
Gipuzkoako Foru Aldundiak partaidetza eta entzute aktiboa bultzatu nahi ditu, herritarren beharrak lehen-lehen eskutik ezagutzeko; horretarako bidea urratuz, gure lurraldearen etorkizuna eraikitzeko herritarrek iritsarazi dizkiguten proposamenak arreta osoz jaso eta aztertu ditugu.
2020rako proiektuen definizioan herritarrek izandako partaidetzaren laburpena
1.083
PROPOSAMEN
89
UDALERRI
2.859
PERTSONA
Herritarren proposamen batzuk kategoria desberdinetan multzokatu eta proiektu bihurtu ditugu, zure ustez Gipuzkoarentzat onuragarrienak direnak hauta ditzazun.
12
PROIEKTU
1.200.000
AURREKONTUAN
Gipuzkoak puntako ikerketa zentro eta talde batzuk ditu gaixotasun larrien aurkako borrokarako. Horientzat, ekipamenduaren zati bat berritzea edo langile berriak ekarri ahal izatea laguntza handia lirateke ikerketan aurrera egiteko.
Proiektu honen bidez, deialdi ireki bat egingo litzateke, Gipuzkoan lanean ari diren gaixotasun larrietako ikerketa taldeek beren lan proiektuak eta beharrak aurkez ditzaten; era horretan, laguntza baliagarria izango litzateke lanean ari diren proiektuak azkartzeko edo ikerketa ildo berriak irekitzeko.
Garraio publikoko zerbitzuak hobetzea eta bidegorrien eta bide berdeen erabilera areagotzea beharrezkoak dira mugikortasuna eta lurralde jasangarri bat sustatzeko, dimentsio guztietan. Bidegorriak zein bide berdeak tresna aproposak dira herritarrengan pentsamolde aldaketa bat bultzatzeko. Mugikortasun iraunkorra, naturarekiko errespetua, aire zabaleko jarduera osasungarriak eta abar sustatzen dituzte.
Proiektu pilotu bat garatuko da, Gipuzkoan ditugun herri txikien, landa herrien edo herri irisgaitzen arteko komunikazioa hobetzeko. Adibidez, Leintz Gatzagako eta Antzuolako proiektuak, besteak beste.
Handitu egin da gizarteak indarkeria matxistaren aurka eta berdintasunaren alde duen konpromisoa, batik bat, hainbat arlotan ematen ari den pausoei esker. Hezkuntzaren arloan, hezkidetza da horietako bat, eta baliagarria izan daiteke indarkeria matxistaren prebentzioa lantzeko, jarrera kritikoak sustatzeko aukera ematen baitu.
Proiektu honen bitartez, gazteentzat erakargarriak diren ikus-entzunezko materialak sortuko dira eta Gipuzkoako ikastetxe publiko eta pribatuetan erabiliko dira, baita udal ekipamenduetan ere (gaztelekuak, gazteguneak, udako egonaldiak…).
Aniztasuna Gipuzkoako gizartearen osagai eta errealitate bat da. Baina oraindik ere zailtasunak aurkitzen ditugu topaguneak ezarri eta beste errealitate eta zirkunstantzia batzuk dituzten pertsonen errealitatea ezagutzeko. Tokiko gobernua garen aldetik, Aldundiak duen aukera eta betebehar argienetako bat da zubiak eraikitzea eta, horrekin batera, aniztasunean lehen lotura sortzea.
Horrela, Aniztasunetik Eraikiz jaio da. Ekimen honen helburua da nerabeekin lanketa bat egitea, maila teorikoan eta praktikoan, beren udalerrietan gertatzen den diskriminazioari buruz.
Buruko gaixotasunak dituzten pertsonen kolektiboa heterogeneoa da; izan ere, kolektibo horretako pertsonak bizi garapeneko aro desberdinetan daude, eta kezka eta interes desberdinak dituzte. Kolektibo honek jarduteko dituen zailtasunen barruan, sozializazioa eta aisialdiko jardueretan parte hartzea dira gabezia handieneko arloak, ohikoak izaten baitira gizarte isolamendua eta bakardadea.
Proiektu honen bitartez, ahalegina egingo da gaur egun eskaintzen zaien aisialdiko eta denbora libreko zerbitzua zabaltzeko, nola jarduteko eremu geografikoari dagokionez hala esku-hartze ordutegiari dagokionez.
Gipuzkoan, hainbat pertsona bizi dira kalean gizarte bazterketako egoeran. Horientzat behar bezalako arreta, laguntza eta norberaren zainketa bermatzea helburu hartuta, Donostiako San Juan de Dios komunitatearen eraikin bat birmoldatzea proposatzen da, gauez eta egunez 24 plaza eskaintzeko gaitasuna izan dezan.
Lurralde osoa hartzen duen arreta integraleko egoitza zentro bat da, eta modulu espezifiko bat izango du, gainera, bazterketa edo babesgabetasun egoeran edo horretarako arriskuan dauden emakumeentzat.
Museo-zentroen, turismo-bulegoen eta udal batzuen aldetik eskaintza garrantzitsua dago Gipuzkoako ondarea ezagutzeko; baina agerikoa da, lurralde txikia izan arren, eskualdeen artean mugitzen den publikoa minoria bat dela. Proiektu honen bitartez, kultur guneetara, udalerri txikietara eta ondare intereseko elementuetar bisitak egingo dituzten doako paketeak disenatu eta eskainiko dira.
Publikoa ondarera hurbil dadin errazteaz gain, ekimen honek lan-aukerak sortzea ahalbidetuko luke lan-mundura sartzeko erraztasunik ez duen kolektibo batean (Historian graduatuak, Artearen Historian graduatuak, arkeologoak…).
Zenbait gazteren gaitasunak eta potentzialitateak beren osotasunean garatzeko, beharrezkoa da beraien formakuntza atzerrian osatzea edo sakontzea. Bestalde, gipuzkoar gazte guztiek ez dituzte aukera berdinak atzerrian ikasteko, eta beka hauen bitartez egoera hori orekatu nahi dugu.
Programa honekin atzerrian ikasketak edota ikerketak burutzeko beka gehiago eskainiko zaizkie gipuzkoar gazteei. Beka hauen zabalkundea bermatzeko euskarri eta kanal berriak sortuko dira, gipuzkoarren artean aukera berdintasuna bultzatuz.
Gaur egun, oraindik ere beharrezkoa da gizon eta emakumeen berdintasunezko parte-hartzetik aldentzen gaituzten oztopo mentalak, sozialak eta kulturalak gainditzeko lan egitea, jarduera fisikoa eta kirola bezain oinarrizko kontuetan. Berdintasuna, termino kuantitatiboetan eta kualitatiboetan.
Egoera horren aurrean, proiektuak helburu hauek izango ditu: lurraldeko emakumeek jarduera fisikoa erregulartasunez egin dezaten sustatzeko politika berriak egitea, oztopokoak kentzea, estereotipoak haustea eta erreferenteak sortzea, emakume aktiboen olatua bultzatzeko.
Klimarekin Konprometitutako Herritarren Ligak xedetzat du herritar guztiekin batera lan egitea, besoz beso, klima aldaketari aurre egiteko ekintza eraginkor eta lokal batean, guztion artean Gipuzkoa erresilientea eraikiko dugula ziurtatzeko.
Proiektu honen bidez Gipuzkoako hainbat udalerritako herritarrak deitu eta aukeratu nahi dira, klimarekiko konpromisoa har dezaten, hainbat erronkaren bidez. Erronka horiek, oro har, aukera emango dute herritar guztiak sentsibilizatzeko eta hezteko, eguneroko ekintzetan denok jokaera hobea izan dezagun eta, horrela, klima aldaketa geldiarazten lagundu dezagun.
Jada Gizarte Politiketako Departamentuarekin proiektu pilotu bat burutzen ari gara bertako produktuak hirugarren adineko egoitzetara hornitu ahal izateko. Ekimen honen asmoa egoitza jakin batzuetan egiten ari garen proiektu hau gainontzeko egoitzetara zabaltzea izango litzateke.
Era berean, Gipuzkoako Foru aldundiarenak diren aterpetxeetan ere bertako produktuak kontsumitzeko aukera zabalduko genuke. Baita Foru Aldundiak berak antolatzen dituen ekitaldietan eskaintzen diren lunch eta aperitiboetan ere.
Gipuzkoako herri txikietan bilgune garrantzitsua izan ohi da herriko ostatua, herri askotan ez baita beste bilgunerik izaten. Gure artera azken boladan etorri diren herritar berriak lan esparru bat bilatu dute herrietako ostatuetan; gehienetan, ez dira bertako hizkuntzaren jabe. Ondorioz, arnasgune diren herriak edo herri euskaldunek ez dute euskarazko zerbitzurik izaten herriko bilgune garrantzitsu horretan.
Proposamen honekin, ostatuen egoera zein den ikertu eta ondorioak aztertu ondoren, ekimen praktiko desberdinak antolatu ditzakegun jakin nahi dugu, herri bizitzarako eta euskal kulturaren hedapenerako gune izan daitezen.
Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatzen duen gobernantza irekiaren ereduak denon partaidetza behar du herritarrentzat erabilgarria eta nabarmena izateko.
Hiru urte daramatzagu zure proposamenak entzuten eta txertatzen, Gipuzkoa Europa mailan bizitzeko lekurik onenetakoa izan dadin, eta gizarte, ekonomiko eta hizkuntza ezberdintasun gutxienetako lurraldea bihurtzeko.
2018an, 13.267 ekarpen jaso genituen aurrez aurre lurraldeko 89 udalerrietan, eta % 68,7 hartu dira kontuan 2019ko aurrekontuen ekoizpenean.
Aldundiaren ia aurrekontu osoaren erdia gizarte politiketara bideratzen da, eta urtero 50 milioi euro inbertitzen dira jarduera ekonomikoa eta kalitatezko enplegua sustatzeko. 2019an herritarren partaidetza behar dugu berriro lurralde gisa hazteko eta aurrera joateko. Parte hartzeko unea da. Eta zuk zeuk, zer proposatzen duzu?
Ekimen honen lehen fasean proposatutako 12 proiekturen artean aukeratu behar izan dute.
Irakurri gehiagoMikel Pagola arduratuko da aurrerantzean Herritarren Partaidetzako foru zuzendaritzaz, eta Enrique Ramos Obra Hidraulikoetako zuzendaritzaz.
Irakurri gehiago15.000 lagun inguruk hartu dute parte prozesuaren fase ezberdinetan, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ekimenaren balorazio oso positiboa egin du.
Irakurri gehiagoHerritarren Partaidetzako Plana lau eratako ekintzatan oinarritzen da:
Partaidetzako kultura SENDOTZEKO ekintzak, parte hartzeko organoen sorkuntza eta aktibaziora bideratutako ekintzak batez ere.
Partaidetzako kultura ZABALTZEKO ekintzak, Aldundiako sail desberdinak partaidetzako prozesuen garapenean inplika daitezen ahalegin sendoa eginez.
Partaidetzako kultura ERRAZTEKO ekintzak, parte hartzea ezagutu eta praktikan jarri ahal izateko tresna egokiak herritarren eskura jarriz.
Partaidetzako kultura HEDATZEKO ekintzak, bide telematiko eta presentzialak direla medio jardueren hedapenerako ekimen multzo bat prestatuz.