Departamentua
Ekonomia berde batera bideratzea betebehar etiko eta solidarioa da Ingurumen Departamenturako. Ez planetaren etorkizuna babesteko bakarrik baizik eta etorkizunerako aukera ekonomiko bati eusteko, hazi eta, aldi berean, enplegua sortzeko. Horretarako, etengabe praktika egokiak, sinergiak eta enpresa eta erakundeen arteko lankidetzak bilatuko ditugu.
Helburu nagusia hiri hondakinen kudeaketari erabateko erantzuna ematea da, Europar Parlamentuaren baliabideen erabilera eraginkor eta ekonomia zirkularrari buruzko 2015eko uztailaren 9ko erabakia oinarri hartuta. Hondakinen kudeaketak jarduera osoa eskatzen du, hondakinak sortu baino lehenago hasten dena eta ez dena amaitzen birziklatzearekin, baizik eta produktua aprobetxatu ahal izan denean. Horregatik, Ingurumen Departamentuak Europako ildoetan ezarritako hondakinen hierarkia errespetatzen dela ziurtatuko du, hau da, prebentzioa, berrerabilera, birziklatzea eta balorazio energetikoa. Hori dela eta, departamentuaren helburuetako bat birziklapenaren Gipuzkoako Klusterra sortzea da, Administrazioarekin batera industria, unibertsitate eta teknologia zentroek parte har dezaten, eta etorkizuneko ekonomia politiketan ingurumena ardatz izan dadin.
Esteka interesgarriak
Aurrekontuen kontu saila
Ingurumena eta Obra Hidraulikoak departamentuaren jarduketa estrategiko nahiz operatiboa aurrera eramateko 2020ko aurrekontua:
25.646.087,11 €Aurrekontu programen kontu ematea
Taldea

José Ignacio Asensio
Ingurumena eta Obra Hidraulikoetako Diputatua
Tolosan jaioa 1966an.
Ekonomia Zientziak eta Enpresaritzan lizentziatua.
1966an jaio nintzen. Tolosarra eta euskalduna naiz. Ekonomia Zientziak eta Enpresaritza ikasketak egin nituen, eta master bat daukat enpresa eta finantza publikoen kudeaketan. Patxi Lopez lehendakariaren agintaldian, Eusko Trenbideetako zuzendari nagusi izan nintzen. Orobat, irakasle izan naiz Zaragozako Unibertsitatean, baina lan esperientzia ia osoa enpresa pribatuan izan dut. 2011tik zinegotzia naiz Tolosan Alderdi Sozialistarekin. Jarduera horrek aukera ematen dit nire herriaren egunerakoarekin harremana izateko. Egun, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako diputatua naiz.
Irakurri CV osoaAlorretako zuzendariak
- Ingurumena:
- Mónica Pedreira Lanchas
- Obra Hidraulikoak:
- Enrique José Ramos
Zuzendaritzak
Ingurumen Zuzendaritza Nagusia
Arlo honen helburua da gure lurraldean ingurugiroa kudeatzeko eta babesteko politikak definitu eta sustatzea.
Obra Hidraulikoetako Zuzendaritza Nagusia
Zuzendaritza honek lurraldearen Ur Hornikuntza eta Saneamendu Plan Orokorra aurrera eraman eta ur emarien kontrola egitea ditu helburu.