Dirulaguntzak Euskadiko hirigintza diseinua eta arkitektura garaikidea sustatzeko eta hedatzeko, balio arkitektoniko aitortua duten hiri eraikinak edo espazioak barne.
Dirulaguntzak emango dira dokumentu hauek idazteagatiko gastuetarako: industria-eremuak berreskuratzeko eta berroneratzeko azterlanak, eta industria-eremu hondatuen urbanizazioa hobetzeko proiektuak.
Dirulaguntza hirigintzako dokumentu hauetarako izango da: urbanizazio proiektuak edota eraikuntza ordenantzak eta garapen-plangintzako dokumentuak eta plangintza orokorraren aldaketak.
Dirulaguntza hauen xedea da lurzoruaren eta ondarearen kudeaketaren, lurralde antolamenduaren eta eraikuntza arkitektonikoaren arloko ikerketa eta dibulgazio proiektuetarako bekak ematea.
Dirulaguntza hauek hirigintza-xede jakin batzuetarako dira; zehazki, udal plangintza orokorra berrikusteko edo Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legera egokitzeko.