orain aurrekontu irekiak 2019
Parte hartzea Aurrekontuetan sartu nahi diren proposamenak bidaliz.
Zirriborroa Aurrekontuaren zirriborroa egiten dugu.
Onarpena Batzar Nagusiek onartzen dute aurrekontua.
Jarraipena Gastuen bilakaeraren berri ematen dizugu.
Partaidetza
Legealdi honen helburu estrategikoez haratago, gure ardura nagusia da hiritar bezala ulertzea zergatik existitzen den Gipuzkoako Foru Aldundia eta zer egiten duen zure alde. Zeintzuk diren bere proiektuak, zertan erabiltzen diren zergak, zein onura ekartzen dion lurraldeari... nora doan zure dirua.
Horregatik saiatuko gara, proiektu, albiste eta ekintza bakoitza azaltzen, modu hurbil eta ulerterrazean. Hala ere, gauza ez da besterik gabe guri buruz hitz egitea: entzun egin nahi zaitugu. Zure iritzia zein den jakin nahi dugu, martxan dauden eta etorriko diren egitasmoei buruz pentsatzen duzuna.
Atal honetan, gure asmoa da herritarren eskura jartzea behar adina tresna, hartara eragiten dieten erabakiak hartzeko modua ezagutu dezaten, jakin dezaten nola erabiltzen diren funts publikoak, zein den gure erakunde eta arduradun politikoen jarduera publiko eta politikoa edota zein irizpide hartu behar dituzten kontuan, hortik aurrera izango baitute herritarrek eraginkortasunez iritzia emateko, eskatzeko eta parte hartzeko aukera.
Ongi etorri zure Gipuzkoako Foru Aldundira. Orain zu.
Gardentasuna
Gipuzkoako Foru Aldundian gardentasunaren aldeko apustua egin dugu eta informazio publiko guztia zure eskura jartzeko hainbat baliabide eta tresna garatzen ari gara. Gardentasunaren oinarria erakundearen jarduerari buruz informazio osoa, egiazkoa eta erabilgarria eskaintzea da, era ulergarri eta irisgarrian. Eta honekin erakundearen zilegitasuna bermatzea eta zure konfiantza areagotzea bilatzen dugu.
Hauek dira Gipuzkoako Foru Aldundiko gardentasuneko azken datuak
Datu irekiak
Gipuzkoako Foru Aldundiaren ohiko jardueratan datu ugari sortu, erabili eta gordetzen ditugu. Informazioaren Gizartea delako honetan datu hauek aberastasun iturri nabarmena direla argi daukagu, eta horregatik herritarren esku jarri nahi ditugu era irekian. Datu irekien edo Open Data filosofiak helburu hau du hain zuzen ere: erakundeetan kudeatzen ditugun datuak era ireki eta erabilerrazean herritarren esku jartzea, edonork aztertu, berrerabili eta zabaldu ditzan, eta datu horietatik zerbitzu berriak eta orokorrean balioa sor dadin.