D.I.P.C.

Donostia International Physics Center (DIPC) Fundazioa 1999an sortu zen, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza eta Industria Sailaren, Euskal Herriko Unibertsitatearen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Donostiako Udalaren, Gipuzkoako Kutxaren eta San Sebastián.

DIPC zentro intelektual gisa sortu zen, eta horren helburu nagusia materialen zientzian garapena oinarrizko ikerketaren eta ikerketa oinarrizko-bideratuaren mailarik altuenera sustatu eta katalizatzea da.

Denbora laburrean, DIPC Fundazioa Materialen Fisikaren eremuko oinarrizko ikerketaren nazioarteko erreferente bilakatu da. Ikertzen egonaldi luzeak egin dituzten kalitate handiko ikertzaileak egon dira Fundazioan, eta horrek eragin du Fundazioa horren garrantzitsua izatea; horrez gain, Fundazioaren baitan egindako kongresuen nazioarte mailak eta batez ere, DIPCn garatutako jardueraren ondorio gisa egindako ekarpen zientifikoen garrantziak ere mesede egin die Fundazioari.

Gipuzkoako Foru Aldundiak lankidetza estua mantentzen du DIPC Fundazioarekin, hasieratik etengabeko laguntza emanez. Lankidetza honen ondorioz, 2000. urtean eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren finantzaketa zehatzari esker, talentu zientifikoa errekuperatzeko programa bat bultzatu dugu; programa horrek atzerrian jarduera garatzen ari diren eta zientzia jarduera Euskal Herrian garatzen jarraitu nahi duten ikertzaile gazteei DIPCn “lurreratze plataforma” izatea ahalbidetzen die, horretarako, gehienera jota bost urteko iraupena duen kontratua eskaintzen die.

Informazio gehiago