Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

ekonomia sustapena
eta berrikuntza

Zerga Ondorioetarako Kalifikazio Txostenak

Ekitaldi fiskal honetan berrikuntzako proiektu bat garatzen ari bazara, Sozietateen Gaineko Zergan kenkari bat lor dezakezu. Horretarako, “zerga ondorioetarako kalifikazio txosten” bat eskatu behar duzu ekitaldiaren bukaera baino lehen ekitaldian izan dituzuen edo izango dituzuen gastuekin. Txoste hori Ogasunarentzat loteslea da.

Adostu den lan banaketaren arabera, I+Gko proiektuei buruzko txosten eskaera SPRIren bidez bideratu behar dira, Berrikuntza Teknologikoko proiektuei buruzko txostenak berriz Gipuzkoako Foru Aldundiko  Berrikuntzako Zuzendaritzaren bidez bideratuko dira.

Bi kasuetan, txostena doakoa da.

 

Definizioak

I+G

Urtarrilaren 17ko 2/2014 FORU ARAUAren 62.2 artikuluaren arabera, Lurralde Historikoko Sozietateen Gaineko Zergarena:

2.  Ikerketa eta garapentzat hartuko dira:

a) Ezagutza berriak aurkitzeko eta zientzian edo teknologian goi ulerkuntza bilatzeko egiten den "oinarrizko ikerketa” edo azterlan original eta planifikatua, betiere merkataritza edo industria helburuetatik kanpokoa.

b) Ezagutza berriak aurkitzeko egiten den "ikerketa aplikatua” edo azterlan original eta planifikatua, betiere ezagutza horiek produktu, prozesu edo zerbitzu berriak garatzen edo lehendik daudenak nabarmen hobetzen erabiltzekoa bada.

c) Ikerketa aplikatuaren emaitzen "garapen esperimentala" edo produktu, prozesu edo zerbitzu berrien plan,eskema edo diseinu batean aplikatutako ikerketaren gauzatzea, edo emaitza horien hobekuntza nabarmena, bai eta merkaturatu ezin diren prototipoen sorrera eta hasierako erakusketarako proiektuak edo proiektu aitzindariak ere, baldin eta aplikazio industrialetarako edo merkataritzako ustiapenerako bihurtu edo erabili ezin badira.

d) Software aurreratuaren sorkuntza, baldin eta horrek aurrerapen zientifikoa edo teknologiko nabarmena badakar, dela teorema eta algoritmo berriak garatuz dela sistema eragile eta lengoaia berriak sortuz, edota pertsona ezgaituak informazioaren gizarteko zerbitzuetara sartzeko egiten bada. Softwarearekin erlazionatuta dauden ohiko edo betiko jarduerak hortik kanpo geratzen dira.

 

Berrikuntza Teknologikoa

63 ARTIKULUA

Berrikuntzako Zuzendaritzak Berrikuntza Teknologiko gisa kalifikatu daitezkeen proiektuen kalifikazio txostenak egingo dizkie hala eskatzen duten enpresei, 2014ko urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Sozietateen gaineko Zergari buruzkoak, 63.2. artikuluan ezartzen duenaren arabera.

63.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, "Berrikuntza teknologikoa da ondasun edo zerbitzu berriak edo hobetuak merkaturatzea ahalbidetzen duen aurrerapen teknologikoa, edo enpresaren lehiakortasuna hobetze aldera negozio prozesu berriak edo hobetuak ezartzera bideratutakoa.

Ondorio horietarako, ondasun, zerbitzu edo negozio prozesuak berriak edo hobetuak izango dira haien ezaugarriak edo aplikazioak, teknologiaren ikuspegitik, nabarmen desberdinak direnean lehendik zeudenen aldean, dela teknologia berriak erabili direlako, dela existitzen diren teknologikoek erabilera edo konbinazio berriak izan dituztelako, erregelamenduz ezartzen diren terminoetan."

64 BIS ARTIKULUA

Zuzendaritza honek kreditu fiskala erakunde finantzatzaile bati transferitu nahi dioten I+G+b proiektuetarako kalifikazio-txostenak egingo ditu, zerga-ondorioetarako. Balorazioak oraindik gauzatzen hasi ez diren proiektuei dagozkie eta horien iraupen osoagatik, egin beharreko gastuen aurreikuspenekin (art. 64 bis).

89 TER ARTIKULUA

89 Ter artikulua: Kenkaria hazkunde ahalmen handiko entitateak finantzatzeagatik. 

Zergadunek %30eko kenkaria aplikatu ahal izango dute sorrera berriko entitate berritzaileen akzio edo partaidetzak lehen mailako merkatuan harpidetzeagatik-zergaldian zehar dirutan ordaindutako kopuruengatik-, baldin eta entitate horiek apartatu honetan eta hurrengo 4.eta 5.apartatuetan xedatutakoa betetzen badute. 

Baldintza horietako bat betetzen dela frogatzeko, txosten arrazoitua beharko da. 

Hori horrela, txostenak egiteko eskaerak zuzendaritza honi zuzenduko zaizkio.