Talentudunak erakartzeko eta eusteko Fellows Gipuzkoa programa

Dirulaguntzaren xedea

Nazioarte mailan garrantzia duten ikerketa taldeetan doktoratu osteko formazioa jaso duten ikertzaileak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen Gipuzkoako zentroetan sartzen laguntzea.

Entitate onuradunak

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean dauden erakundeak (2015eko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuak arautua).

Dirulaguntzaren jarduerak

  1. Talentudunak erakartzea: ekintza honen bidez, nazioarte mailako formazioa duten pertsonak erakarri nahi ditugu entitate onuradunen jardun esparruetan proiektuak gauzatzeko, eta gero, hurrengo fase batean, EAEko ikerketa talderen batean sartzeko. Ikertzaile horiek baldintza hauek beteko dituzte: doktoreak izango dira, eta doktoratu osteko formazioan arituak, dagokien esparruan nazioarte mailako garrantzia duen ikerketa talde batean.
  2. Talentudunei eustea: ekintza honen bidez jarraipena eman nahi zaie, gehienez hiru urtez, Fellows Gipuzkoa Programaren bidez lagundu diren ikerlariei, ikerketa talde batean sartu arte.

 

Diru-laguntza

Informazio gehiago

Informazio gehiago