2025·05·30
Urtero bezala, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak, OTC Energiaren Eraldaketarako Bulegoaren eskutik, herritarrak energia gaietan ahalduntzen laguntzeko xede duten ENERGIA ARGITU kanpaina martxan jarri berri du. Kanpainaren hasierarekin batera, Gipuzkoako udal guztiek tailerren katalogoa jasotzen dute eta haiek dira, gogogoko dituzten 2 tailerrak aukeratu ondoren, euren herritarren esku jartzeaz arduratzen direnak.
Katalogoak jasotzen dituen 4 tailerretan landuko diren gaiak hauek dira: kontsumo elektrikoaren gakoak, energia nola aurreztu etxean, berokuntza-sistema egokia nola aukeratu, energia berriztagarriak eta autokontsumoa nola egin eta, azkenik, etxea nola birgaitu modu eraginkorrean. Azken tailer honi lotuta, eta beste edizioetan bezala, etxeetan neurketak egitea eta energia-gabeziak detektatzea ahalbidetzen duen maleta mailegatzeko aukera ematen duen Energia Kit Kanpaina ere eskainiko da.
Tailerren eskaintza ekainean hasiko da, datorren astetik aurrera, eta abendura arte luzatuko da, udan geldialdi bat eginez. Esteka honetan sartuz gero, tailerren datak eta udalerriak ikusi ahal izango dituzu.
Tailerren AGENDA - Ingurumena - Gipuzkoako Foru Aldundia