2025·06·13
Azken hilabeteotan garatutako 2024 ARGITU programaren baitan GFAko Jasangarritasun Sailak 5000 biztanletik beherako udalerrietan sustatu dituen tokiko energia komunitateetako bazkideei prestakuntza-tailer bat eskaini zaie. Guztira 20 tailer izan dira, eta beste hainbeste udalerritan garatu dira.
Energia komunitate hauek formalki eratuta denbora daramaten arren, dinamismo, barne-kohesio eta praktikan jarduteko gaitasun falta izan dute orain arte. Horregatik, tailerren antolaketarekin bilatu dena da energia-komunitate horiek ahaldundu eta berraktibatzea, praktikan euren kabuz jarduteko gaitasuna eskura dezaten.
Tailerraren edukiak bi arlo hauetan zentratu dira: kultura energetikoaren oinarriak ematea –autokontsumoa vs. energia komunitatea, autokontsumo partekatua, faktura, etb.- eta komunitate-kultura garatzeko tresneria eskaintzea - gobernantza-egitura, barne-komunikazioa, kideen inplikazioa, baliabide lokalak identifikatzea, etab.-.
Tailerrak amaitu diren honetan emaitzak baloratzeko ordua iritsi da. Besteak beste, ekainak 16rako 20 GEKak deituta dauden bilkuran prestakuntza horren emaitzen berri emango da eta aurrerabideari buruzko hausnarketa egin ahal izango da.