Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

Gipuzkoa Gastronomia Digitala

LABe, Gipuzkoako Gastronomia Digitalaren Estrategia

Gipuzkoa, egun, mundu mailako erreferenteetako bat da gastronomian. Baina, eta bihar?

Gipuzkoako gastronomia digitalaren estrategia da LABe. Esperimentaziorik abiatuta, Gipuzkoan gastronomia arloaren eraldakuntza sustatzea du eginkizun nagusi ekimen honek, osagaien eta etxeko gaien industrian aldaketak eragiteko xedean. Eta gastronomian eta zerbitzu osagarrietan dauden negozio ereduek ere aurrera egitea du xede, baita teknologiak eskaintzen dituen aukerak baliaturik negozio berriak identifikatzea ere, orain ditugun eragileak arlo berri hauetan trebatzen jarraituko dugularik.

Gipuzkoa, egun, mundu mailako erreferenteetako bat da gastronomian. Baina, eta bihar?

Azken hamar urteotan bizi dugun boom teknologikoak erabateko iraultza ekarriko du sektore ekonomiko guztietan, baita sukaldaritzarenean ere.

Gure erronka da lortzea, alde batetik, Gipuzkoa XXI. mendean eta gastronomiaren arloan munduko erreferentzia izaten jarraitzea, bere kalitateagatik, elikadura osasuntsuagatik eta iraunkortasunagatik, eta bestetik, teknologia berriak baliatzea soluzio eta negozio eredu berriak sortzean.

Gastronomiaren etorkizuneko erronkei aurrea hartuz, LABe jarri du abian Etorkizuna Eraikizek, industria eta ostalaritza sektoreekin eta Basque Culinary Center zentroarekin elkarlanean, Gipuzkoako gastronomiaren balio kate osoan teknologia berrien erabilera bultzatzeko.

4.0 Gastronomia

LABe estrategiaren helburuak

  • Indartzea jatetxeen sektorearen eta zerbitzu osagarrien negozioen eraldaketa digitala.
  • Gastronomia digitalaren eta kudeaketa eredu berrien inguruko ezagutza garatzea.
  • Ezagutza hori sektorean sozializatzen dela ziurtatzea.
  • Eboluzio prozesuan sentsibilizatzea eta laguntzea.
  • Erabiltzaile profesionalen eskari berriak identifikatzea, eta industriaren soluzioen eboluzioa sustatzea.
  • Ebazpen eta negozio berriak sustatzea gastronomian teknologia aplikatuz.
  • Kalitatezko enplegua sortzea.
  • Gure enpresen lehiakortasuna finkatzea.
  • Azpiegituren eta ekipamenduen arloko premia eta inplikazio berriak eta negozio eredu berrien beharrak identifikatzea.

Presentación LABe, Digital Gastronomy Lab

Informazio gehiagorako

Lege oharra

Gipuzkoako Foru Aldundiak baimentzen dituzun datuak zurekin harremanetan jartzeko soilik erabiliko ditu. Indarrean dagoen datu babesen araudiarekin bat, jakinarazten zaizu zure oniritziarekin ematen dituzun datu pertsonalak ondorengo tratamendua izango dutela:

Tratamenduaren arduraduna: Diputatu Nagusiaren Kabinetea

Datuak Babesteko Ordezkariaren kontaktu datuak: dbo@gipuzkoa.eus

Tratamenduaren helburua: Diputatu Nagusiaren Kabineteko eta Etorkizuna Eraikiz dinamikako ekimen eta deialdiak jakin araztea.

Tratamenduaren legitimazioa edo oinarri juridikoa: interesdunak adostasuna adierazi duelako.

Datu pertsonalik ez zaie lagako hirugarrenei. Konfidentzialtasun osoz tratatuko dira.

Segurtasun neurriak: legez ezarritako neurrien babesean gordeko dira.

Gordetzeko epea: Mugagabea, helburua betetzen den bitartean.

Pertsonen eskubideak Interesdunek beraien datuak atzitu ahal izango dituzte, eta datuak zuzentzeko eskatu; eta, hala badagokio, datuak ezabatzeko, datuei aurka egiteko edo tratamendua murrizteko eskatu, ondorengo helbidera eskaera bat bidaliz dbo@gipuzkoa.eus