Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2023/11/02
TurismoaAzahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru diputatuak, bisita eta elkarrizketa batzuk hasi ditu gaur Goierrin, bertatik bertara ezagutzeko lurraldeak turismorako eskaintzen dituen elementu erakargarrietako batzuk eta horien inguruko beharrak eta inguruabarrak.
2023/11/03
TurismoaAzahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru diputatuak eta Iñigo García Turismoko zuzendariak bilera bat izan dute gaur Enrique Martínez Marín SEGITTUReko presidentearekin, Berrikuntza eta Teknologia Turistikoak Kudeatzeko Estatuko Merkataritza Sozietateak Madrilen duen egoitzan. Topaketa horretan bi gairen inguruan aritu dira, batetik, Gipuzkoa duela gutxi berritu izana Helmuga Turistiko Adimendunen Sareko (DTI Sarea) kide titular gisa eta, bestetik, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak sarean sartutako helmugetan plataforma teknologikoak eta soluzio digitalak hedatzeko aurten abiaraziko duen laguntza programan parte hartzea.
2023/11/04
GobernantzaPartaide kopuruaren aldetik, azken hamarkadako proba jendetsuena izan da Irungo Ficoba erakustazokan gauzatu dena, 1.745 izangairekin. Aldundiko 32 administrari plaza beteko dira
2023/11/03
GobernantzaAurtengo deialdian gipuzkoarren kirolzaletasuna eta kirolaren balioak islatzea izan da helburua eta, guztira, 479 argazki jaso dira. Urte amaieran lurraldeko hainbat puntutan banatuko du egutegia Aldundiak
2023/11/06
TurismoaMugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru diputatuak, Azahara Domínguezek, eta Turismoko zuzendariak, Iñigo Garcíak, Londresko World Travel Market (WTM) azokan parte hartu dute, mundu mailako turismo azoka garrantzitsuenetako batean. Gipuzkoako foru ordezkariek harrera egin diete Industria, Merkataritza eta Turismoko ministro Héctor Gómezi eta Turismoko estatu-idazkari Rosana Morillori, Euskadiri eskainitako standean, non Gipuzkoari dagokion erakusmahai bat dagoen.
2023/10/31
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
2023/11/06
OgasunaBarne-salmentek izandako portaera onari zor zaio hazkundea, % 6,5 hazi baitira aurreko urteko aldi beraren aldean.
2023/10/24
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
Gipuzkoako Harrera Familien XXI. Topaketak 200 familia eta profesional inguru bildu ditu. Harrera-familia babes-figura “finkatu” bat da Gipuzkoan
2023/11/20
LankidetzaEguerdian, Goizane Álvarez UNRWAko ordezkariekin bildu da, Gazako zerrendaren egoera bertatik bertara ezagutzeko, eta jakinarazi diegu Gipuzkoak erantzun egingo diola Nazio Batuen errefuxiatu palestinarrentzako Agentziak egindako deialdiari, 100.000 euro bideratuko baititu Gazatarren elikadura-laguntza eta premiazko gaiak bermatzeko. Lankidetza Sailetik 2015etik darama Palestinan proiektuak bultzatzen, eta egungo egoeraren aurrean ezin da bizkarra eman biztanleria zibilari, Gazan egunero bizitzen ari den giza dramari. Beste behin ere, Gipuzkoa lurralde solidarioa dela adierazten du.
2023/11/17
IngurumenaTokiko bederatzi enpresak Okendo plazan erakutsiko dituzte beren prozesu ekologikoak, etorkizun jasangarria ehunduz eta Gipuzkoako gizartean eta ekonomian eragina sortuz.
2023/11/16
Gizarte PolitikaGipuzkoako Foru Aldundiak eta Urnietako Udalak harremanak estutu dituzte udalerrian zaintza-ekosistema bat garatzeko, eta Elkarteen Etxeak funtsezko eginkizuna izango du ekosistema horretan.
Super Amarak eta Txogitxuk aipamen berezia jaso dute "Azken minutua" programan emandako laguntzagatik.
2023/11/16
TurismoaAzahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru diputatuak Urola Erdia eskualdea bisitatu du gaur, hil honen hasieran Goierrin hasitako errondaren barruan. Bertan hainbat bisita eta elkarrizketa egin dira, bertatik bertara ezagutzeko lurraldeak eskaintzen dituen erakargarri turistikoetako batzuk eta horien inguruan dauden beharrak eta inguruabarrak.
2023/11/20
Etorkizuna EraikizIKERLANetik dator, eta esperientzia profesional handia du sektorean; “MUBIL esku onenetan egongo da”, Ane Insausti Ekonomia Sustapen eta Proiektu Estrategikoetako diputatuak nabarmendu duenez.
2023/11/17
Ekonomia SustapenaAutolikidazioko eta errenta mekanizatuko edo aurrez aurreko arretako proposamenak 1,4 eguneko batez besteko epean itzuli dira.
2023/12/28
KulturaGaur goizean Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordean egin duen agerraldian, Gordailuari buruz informazioa eman du
2024/01/18
Kirolak2023-2025 Kirol Instalazioen Planak 187.847 € inbertitu ditu Irunen
Obrak iazko azaroaren erdialdean hasi ziren, eta 18 hilabeteko gauzatze epea dute.
Aldundiak 471.051 euro bideratuko ditu lurraldeko ikerketa zentroen bikaintasun zientifikoa handitzea helburu duen programara
2024/01/23
GobernantzaGobernu Kontseiluak proiektua onartu du eta obrak aurten bertan lizitatzea eta hastea aurreikusten da.
2024/01/23
KulturaAntzerki Jardunaldiak otsailaren 14tik martxoaren 21era izango dira Coliseoan, Hezkuntza Esparruan eta baita kalean ere, hogei konpainia baino gehiagoren lanak ikusi ahal izango dira Euskadiko kultur erreferentzia bihurtu den ekimen honetan
2024/01/22
MugikortasunaAzahara Dominguez diputatuak agerraldia egin du Mugikortasun batzordean, berak hala eskatuta, Avanza kontzesionarioarekin lotutako gaietan egungo aurrerapenak azaltzeko
2024/01/24
GazteriaGipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak bihar, urtarrilak 25, osteguna, eta datorren otsailaren 1ean, Rakel Gamito Hezkuntza Zientzietako doktoreak Anoetako Gaztegunean emango duen tailerra antolatu du, TREBA Gurasoak programaren barruan.
2023/12/28
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
2024/01/19
OgasunaGipuzkoako hainbat herritarrek salatu dute azken egunetan horrelako jakinarazpenak jaso dituztela beraien mugikorretan
2024/02/23
Landa InguruneaForu Aldundiak lehen kontratuak sinatu ditu Fundazioaren bitartez, Gipuzkoako basoen abandunuari aurre egiteko eta haien etorkizuna bermatzeko asmoarekin
2024/02/26
TurismoaMartxoaren 13an izango da, Donostian, eta Idoia Mendia lehendakariorde eta Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu sailburua izango da bertan, baita sektoreko ordezkariak, lurraldeko prestakuntza-zentroak eta sindikatuak ere.
Allerruko lotune berriak, Corten altzairuz estalitako bi zubien gainean goratutako biribilgune formakoak, N-I errepideko puntu neuralgiko honetako trafiko eta galibo arazoei soluzio ematen die
2024/02/26
Ogasuna· Ohiko etxebizitzan eguzki-energia elektrikoa hornitzeko inbertsioengatiko kenkariak 3,39 milioi eurokoak izan dira 2022an. · 2500 saltoki komunitate energetikoez baliatzen dira energiaz hornitzeko · Gaur egun, Gipuzkoak 51 komunitate energetiko ditu 41 udalerritan. · Enpresen kasuan 2022an 12 milioi euro baino gehiagoko inbertsioak egin dira Gipuzkoan jasangarritasunari dagokionez
2024/02/23
KulturaGipuzkoako Foru Aldundiko Kulturako diputatu Goizane Álvarezek "Mintza Lagun Diálogos" hitzaldi zikloa aurkeztu du gaur goizean. Zikloa urtean zehar izango da, eta duela gutxi desagertutako Lagun liburu-dendaren balio sinbolikoari heltzen dio. Ziklo horren bidez, Koldo Mitxelena Kulturunearen egungo programazioaren barruan eztabaidari eta ideia-trukeari eskainitako ildoak bildu nahi dira.
2024/02/26
Lurralde OrekaBabes hitzarmen bat sinatu du aurten LABORAL Kutxa-Euskadi Fundazioa talde profesionalarekin; Eider Mendoza diputatu nagusiak nabarmendu du bi erakundeak balio nagusietan bat datozela.
2024/02/23
Gizarte PolitikaProiektua Eusko Jaurlaritzaren Berpiztu Programaren barruan kokatzen da eta Lezoko Udalaren eta Aubixa, Aptes, Helduak Adi, Aiton Borda eta Agijupens erakundeen laguntza du.
2024/02/23
AzpiegiturakErakusgai den proiektuaren soluzioak herrigunea zeharkatzen duen N-634 errepidetik industria-jardueraren trafikoa kentzen du eta Zarautz hegoaldeko auzuneak hobeto komunikatzen ditu
2024/02/27
IngurumenaGipuzkoako Foru Aldundiaren Jasangarritasun Departamentuaren, Eibarko Udalaren eta Next Generation europar funtsen lankidetzari esker, Eibar TEK (Tokiko Energia Komunitatea) sortu da.
2024/04/24
GobernantzaIkerketa zentro eta erakundeak babesteko programak Adimen Artifizialaren teknologia hizkuntzaren teknologietan aplikatzeko lerro bat izango du
Egoitza 2026an egongo da martxan, eta adinekoentzako 130 egoitza-plaza eta desgaitasuna duten pertsonentzako 26 egoitza-plaza izango ditu.
2024/04/25
LankidetzaGoizane Álvarez: “Euro bakoitzaren atzean erantzukizuna, konpromisoa, gure inguruan gertatzen denarekiko sentsibilitatea dago, eta, azken batean, itxaropena eta aukerak sustatzen ditugu”.
2024/04/26
MugikortasunaMaiatzaren 9, 10, 11 eta 12an, Donostia, Oarsoaldea eta Bidasoa Pasaiarekin lotzen dituzten Lurraldebuseko lineek zerbitzu bereziak eta autobus gehiago izango dituzte, egun horietan espero den erabiltzaile kopuru handiari erantzuteko. Gainera, Pasaiako motora joan-etorrian ibiliko da etengabe bi minutuan behin Pasai San Pedro eta Donibane artean.
2024/04/25
Landa InguruneaApirilaren 27 eta 28an Frantzia, Espainia eta Euskal Herriko 50 mintegik beren aleak ikusgai eta salgai jarriko dituzte