Briciole di pane

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Filtro personalizzato

Categoria Sfaccettature

Categoria Sfaccettature

Risultati della Ricerca

8

2025/05/19

Ingurumena

Udaberriko bilketa, maiatzaren 23an eta 24an, funtsezkoa izango da 17.000 pertsona baino gehiagori udazkenera arte elikagaien banaketa bermatzeko.

2025/05/15

Kultura

Euskal Itsas Museoak ibilbide bat diseinatu du duela mila urteko aztarnetan aberatsak diren Gipuzkoako kostaldeko hogeiren bat kokagunetan barrena, eta Zumalakarregi Museoak XIX. mendeko begirada bat eskainiko du, garai hartan eratu eta sendotu baitzen Gipuzkoako lurraldea

Mentoretza sozialeko programaren helburua da inklusio eta bizikidetza demokratikoa indartzea, tokiko boluntarioek migratzaileei eta errefuxiatuei laguntza pertsonalizatua emanez. Ekimenak lagundu zaien pertsonen ongizate psikosozialean eragin positiboa izan duela erakutsi du, eta herritarrek gizarte kohesionatuago, solidarioago eta abegikorrago baten eraikuntzan duten zeregin aktiboa indartzen du.

Guztira 545 pertsonak, horietatik 79 emakumeak, egingo dute mendi maratoi ospetsu honen 24. edizioa; Junior kategorian 88 parte-hartzaile daude, horietatik 32 emakumeak; eta KB kategorian 248 (55 emakumeak).

Hizkuntzaren biziberritzean ekarpen nabarmena egiten duten herritar eta eragileak aitortzeko sariak 25. edizioa izango du aurtengoa; Foru Aldundiak hainbat ekintza antolatu ditu mugarri hori ospatzeko

2025/05/16

Ingurumena

Andy Stalman, Paula Fernández Ochoa, Jacob Petrus eta José Ignacio Asensio izan dira Tabakaleran jasangarritasuna, komunikazio klimatikoa eta eraldaketa soziala uztartzen dituen jardunaldiaren protagonistak.

Zentro berria zabalduta eta San Jose egoitzan egiten ari diren lanekin, Azkoitiak adinekoei arreta emateko sare berritua izango du, apustua eginez ingurune eroso eta irisgarriagoengatik, pertsona bakoitzaren bizi-erritmoak kontuan izango dituena. Zentro berria Azkoitiko erdigunean dago, eta 30 plaza eskaintzen ditu — aurrekoak baino hamar gehiago —, udalerriko eguneroko bizitzan integrazio handiagoa izateko nahiarekin; era berean, erabiltzaile eta familientzako sarbidea eta hurbiltasuna aintzat hartu dira.

2025/05/19

Kultura

Aldi berean euskaraz eta gaztelania filmatutako lehen seriea da, eta Pausoka eta Zebra Producciones enpresek ekoiztu dute. Jon Lukas eta Itziar Atienza dira protagonista nagusiak, eta, haiekin batera, Gorka Otxoa, Ane Rot eta Ainhoa Larrañaga ageri dira, besteak beste.