167 dokumentu-unitate eta 259 plano.
M.E.I.P.I. (Muelles e Instalaciones para Pesca e Industria) enpresa 1930. urtean sortu zen arrantza-flotari zerbitzu emateko. Bere instalazioen artean nabarmentzekoak ziren arrantza-ontzietarako atrakalekua, arraina manipulatzeko nabeak, bakailaoa kontserbatzeko hotz-ganberak, arrantzarako izotz-fabrika bat eta bakailao-lehortegiak. Zerbitzu horien guztien jarduera kontserbatu diren dokumentuetan jaso da.
90. hamarkadaren amaieran produkzioa nabarmen jeitsi egin zen eta honen ondorioz XXI. mende hasieran enpresak itxi egin zuen.
2005ean, Gipuzkoako Foru Aldundiak funts dokumental hau berreskuratzea lortu zuen.
Funtsaren deskribapena laster egongo da eskuragarri Artxibo atarian.
Langileei buruzko dokumentazioa ezin da kontsultatu, ezta zenbait plano ere, kontserbazio-egoera dela eta.
Planoak ez daude kontserbazio egoera onean.