Gipuzkoako Lurralde Historikoaren administrazioa

Gipuzkoako Batzarrek eta Aldundiek, Probintziako Aldundiak eta Gobernu Karlistak sortu eta jasotako dokumentazioa.  XV.mendetik XX. mendera

Justizia

Korrejimenduak eta Lehen auzialdiko epaitegiek sortu eta jasotako dokumentazioa. Kaparetasun espedienteak ere bai.

 

Notario funtsak

Tolosako notario-barrutian sortutako dokumentu notarialak (1502-1924).

Funts pertsonalak eta familiarrak

Pertsona eta familia pribatuen artxibo eta agiri bildumak

Argazki funtsak

Hainbat argazki funts: Juan San Martin, Indalecio Ojanguren, Xabi Otero, Sigfrido Koch...

Erakundeen eta enpresen funtsak

Porcelanas del Bidasoa, Astilleros Ascorreta, M.E.I.P.I. eta beste hainbat enpresen eta erakundeen funtsak.

Funtsak deskribatzeko tresnak

 

Oro har, Gipuzkoako Artxibo Orokorreko (AGG-GAO) funts guztiek beren tresna deskribatzaileak dituzte; horien artean, ondorengo hauek daude argitaraturik:

– MUNITA, Juan José. Índice de los documentos y papeles del Archivo General de la M.N. y M.L. Provincia de Guipúzcoa existente en la Iglesia Parroquial de la M.N.L. y V. Villa de Tolosa. San Sebastián, 1887.

Archivo del Antiguo Corregimiento de Guipúzcoa. 18--? (Ignacio José de Lecuonaren eskribautzako auziak bakarrik)

– AROCENA, Fausto. Los protocolos guipuzcoanos. San Sebastián, 1947.

Gainera, gida gisa erabiltzen ditugu Jose Berruezoren Historia del Archivo General de Guipúzcoa (1953), eta 1530–1990: Batzarre eta Aldundietako Artxibategitik Gipuzkoako Artxibategi Orokorrera = 1530–1990: De Archivo de Juntas y Diputaciones a Archivo General de Gipuzkoa (1990), AGG-GAOko teknikariek egina.

Azken urte hauetan artxiboa zeharo murgilduta dago artxibistikako deskribapena normalizatzeko abian den nazioarteko prozesuan. Gaur egun, deskribapenak egokitzeko lana, ondoko arau hau betez egiten ari gara: ISAD(G): Norma Internacional General de Descripción Archivística, espainierazko behin betiko bertsioa, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak 2000. urtean argitaratua.