Boinas Elósegui (XIX-XX)

 

Bolumena:

17 instalazio-unitate (kaxak)

Garrantzia eta edukia.

Funtsan familiari buruzko dokumentazioa (korrespondentzia eta eskriturak batez ere) eta egungo Boinas Elósegui fabrikaren lehen etapak islatzen dituen dokumentazioa dago: La Casualidad izenekotik, Nietos de Antonio Elósegui etapara iritsi arte (joan den mendeko 20ko hamarkadatik 40kora). Fase horren ondoren, Usabal auzora aldatu zen, 1979. urtean.

Oso zatitua badago ere, funtsa oso interesgarria da, batetik, Tolosako enpresari-familia garrantzitsu baten sorrera eta garapena ilustratzen duelako, eta, bestetik, gaur egun oraindik bizirik dirauen enpresa garrantzitsu horren sorrera erakusten duelako.

Kontsultarako baliabideak:

Funtsaren deskribapena laster egongo da eskuragarri Artxibo atarian.

Dokumentuen egoera fisikoa:

Orokorrean, ona.