Nori zuzenduta?

EMEKIN Gipuzkoan ekin nahi duten emakume guztiei dago zuzendua. Horrenbestez, enpresa proiektu bat duten eta hura abiarazi nahi duten emakume eta emakume multzo guztiak izan daitezke programaren onuradun.

Produktu edo zerbitzu bat oinarritzat hartuta enpresa abentura bati ekin nahi dion emakumea baldin bazara, horri buruzko ahalik eta informazio gehien izan behar duzu,

  • Ideia errealista al da?
  • Bideragarria al da teknikoki?
  • Bideragarria al da ekonomikoki?
  • Hura gauzatzeko baldintzak ematen al dira?

Galdera horiek guztiak erantzuten laguntzen dizugu osoko akonpainamendurako ibilbide baten eta babes sare kualifikatu baten bitartez. Jarri gurekin harremanetan hemen