ASPEGI elkartetik egiten dugun planteamenduaren arabera Laboral Kutxa ere agertu beharko litzateke finantzaketan laguntzeko erakunde modura, eta ASPEGI elkartea erakunde koordinatzaile eta orientatzaile gisa.
ASPEGI elkarteak orientazioa eskaintzen du, koordinazioa burutzen du, eta programaren kudeaketan laguntzen du, ekintzaile bakoitzaren prozesua egokia izan dadin ziurtatzen saiatzen da eta bere negozioa abian ipintzen duenean sarea eskaintzen du, ASPEGI elkarteko bazkide modura sartzeko aukera eskainiz, urtebetez doako kuota batekin.
ASPEGI da Emekin Programara sartzeko atea.