Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2021/12/02
AzpiegiturakN-I eta A-15 errepideak foru arau berriak ezartzen duen sistemara egokitzeko lanak egiteko 12 hilabete inguru beharko dira; beraz, dena aurreikusitakoaren arabera badoa, sistema berria 2022ko urte amaieran edo 2023ko hasieran jarriko da indarrean.
2021/12/01
Gizarte PolitikaAzken urteetako gizarte bazterkeriako egoeren bilakaera aztertu ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundiak Elkar-EKIN 2016-2020 Planaren balantzea partekatu du, eta plan berria diseinatzeari ekin dio.
2021/11/30
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
2025/04/28
Ekonomia SustapenaHamar urte bete dira enpresa bioteknologikoa Gipuzkoako Parke Teknologikoan ezarri zenetik, eta urte hauetan Europako lider bihurtu da jatorri genetikoko gaixotasunak, hala nola minbizia edo gaixotasun arraroak, tratatzeko saiakuntza klinikoetarako bektore lentibiralen ekoizpenean. Jauregik eta Anduezak Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa adierazi nahi izan diote etorkizuneko industria-sektore bati, bioteknologiari. Izatez, Gipuzkoako lurralde historikoa eta, zehazki, Donostia bihurtu ditu medikuntza pertsonalizatura eta doitasuneko medikuntzara bideratutako osasunaren bioteknologian espezializatutako nazioarteko erreferentzia-polo.
2025/04/28
KulturaGoizane Álvarez Kulturako diputatuak azpimarratu duenez, "Koldo Mitxelenaren zati bat eraberritzea legegintzaldiko kultura arloko proiektu estrategikoa da, eta 2026an aire berrituta irekiko ditu ateak, ekipamendu publiko, bizi eta guztientzako irisgarri izateko bokazioa indartuz."
2025/04/30
Gizarte Politika11,5 milioi euroko aurrekontua bideratu du Aldundiak laguntzetara, eta interesdunek maiatzaren 22ra arte izango dute eskaerak egiteko aukera. Gipuzkoako Gizarte Zerbitzuen Maparen parte da dirulaguntza eta helburua da sare publikoa behar berrietara egokitzea eta lurralde-oreka bermatzea. Arrasateko San Juan de Dios Ospitaleko ‘Plazaola’ Buruko Nahaste Larrietarako Egoitza Unitate berriak (URTMS) 725.000 euroko dirulaguntza jaso du. Baliabideak 32 plaza itundu eskaintzen ditu buru-nahaste larria duten pertsonentzat.
2025/05/06
IngurumenaGipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak, enpresa eta zentro teknologikoekin batera, Living Lab Eskuzaitzeta proiektua aurkeztu du.
2025/05/05
IngurumenaGipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuaren eta Iberdrolaren arteko akordioak lurraldean autokontsumo partekatua eta trantsizio energetikoa bultzatuko ditu.
2025/04/30
Lurralde antolaketa2.500 biztanletik gorako udalerrietan aurreikusitako gastuen % 50erainoko dirua emango du laguntzak; 500-2.500 biztanleko udalerrietan, % 75ekoa; eta 500 biztanletik beherako udalerrietan, % 90ekoa.
2025/04/30
Ekonomia SustapenaGipuzkoako hamabi enpresek nazioarteko hazkunde-aukera berriak aztertuko dituzte ekainaren amaieran egingo den sektore anitzeko misio estrategiko honen esparruan. Programak automobilgintza eta aeronautika sektoreetako bezeroekin, lankideekin eta klusterrekin bilera estrategikoak izateko aukera eskainiko die partehartzaileei
2025/04/29
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
2025/05/05
TurismoaMugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak 14 laguneko talde bat hartu du, gaurtik aurrera Gipuzkoako hainbat baliabide turistiko ezagutzeko aukera izan dutenak, hala nola Balenciaga museoa eta Txakolin dastaketa Getarian, flysch-a, Ordiziako merkatua, Ondarre gaztandegia eta Goierriko sagardotegi batean izandako esperientzia.
2025/05/19
IngurumenaUdaberriko bilketa, maiatzaren 23an eta 24an, funtsezkoa izango da 17.000 pertsona baino gehiagori udazkenera arte elikagaien banaketa bermatzeko.
2025/05/15
KulturaEuskal Itsas Museoak ibilbide bat diseinatu du duela mila urteko aztarnetan aberatsak diren Gipuzkoako kostaldeko hogeiren bat kokagunetan barrena, eta Zumalakarregi Museoak XIX. mendeko begirada bat eskainiko du, garai hartan eratu eta sendotu baitzen Gipuzkoako lurraldea
2025/05/19
Diputatu NagusiaMentoretza sozialeko programaren helburua da inklusio eta bizikidetza demokratikoa indartzea, tokiko boluntarioek migratzaileei eta errefuxiatuei laguntza pertsonalizatua emanez. Ekimenak lagundu zaien pertsonen ongizate psikosozialean eragin positiboa izan duela erakutsi du, eta herritarrek gizarte kohesionatuago, solidarioago eta abegikorrago baten eraikuntzan duten zeregin aktiboa indartzen du.
Guztira 545 pertsonak, horietatik 79 emakumeak, egingo dute mendi maratoi ospetsu honen 24. edizioa; Junior kategorian 88 parte-hartzaile daude, horietatik 32 emakumeak; eta KB kategorian 248 (55 emakumeak).
2025/05/19
Hizkuntza BerdintasunaHizkuntzaren biziberritzean ekarpen nabarmena egiten duten herritar eta eragileak aitortzeko sariak 25. edizioa izango du aurtengoa; Foru Aldundiak hainbat ekintza antolatu ditu mugarri hori ospatzeko
2025/05/16
IngurumenaAndy Stalman, Paula Fernández Ochoa, Jacob Petrus eta José Ignacio Asensio izan dira Tabakaleran jasangarritasuna, komunikazio klimatikoa eta eraldaketa soziala uztartzen dituen jardunaldiaren protagonistak.
Zentro berria zabalduta eta San Jose egoitzan egiten ari diren lanekin, Azkoitiak adinekoei arreta emateko sare berritua izango du, apustua eginez ingurune eroso eta irisgarriagoengatik, pertsona bakoitzaren bizi-erritmoak kontuan izango dituena. Zentro berria Azkoitiko erdigunean dago, eta 30 plaza eskaintzen ditu — aurrekoak baino hamar gehiago —, udalerriko eguneroko bizitzan integrazio handiagoa izateko nahiarekin; era berean, erabiltzaile eta familientzako sarbidea eta hurbiltasuna aintzat hartu dira.
2025/05/19
KulturaAldi berean euskaraz eta gaztelania filmatutako lehen seriea da, eta Pausoka eta Zebra Producciones enpresek ekoiztu dute. Jon Lukas eta Itziar Atienza dira protagonista nagusiak, eta, haiekin batera, Gorka Otxoa, Ane Rot eta Ainhoa Larrañaga ageri dira, besteak beste.