Azahara Domínguez diputatuak genero-hirigintza aldarrikatu du emakumeek tradizioz jasan izan duten gizarte-bazterketari aurre egiteko
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru-arduradunak udako ikastaro bat ireki du "Generoa eta hirigintza" izenpean. Ikastaro horretan, diskurtso eta jarrera totalitarioei aurre egiteko deia egin du, hausnarketarako guneak sustatuz eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunezko bizikidetza-espazioak eraikitzen lagunduko duten politikak bultzatuz.
