Datorren astelehenetik aurrera (abuztuak 4), Lurraldebusek espedizio gehiago egingo ditu E30 linean, Hondarribiko aireportuarekiko konexioa hobetzeko.
● Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, "datorren astelehenetik aurrera, abuztuaren 4tik aurrera, Lurraldebusen E30 lineari beste espedizio batzuk gehituko dizkiogu. Linea horrek zuzenean lotzen ditu Donostiako autobus geltokia eta Hondarribiko aireportua, aireportura iristen diren hegaldiekiko konexioa hobetzeko."
