Gipuzkoan, 57 urtetik gorako hamar pertsonatik zazpik ez diete eskualdatu nahi beren ondorengoei edo senideei beren zaintzaren ardura
Horixe da BIBE (Bizitza Berria eta Betea) proiektuaren ondorioetako bat. Proiektu hori Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatu dute ADINBERRIren bidez, eta gaur Lezon egin du itxiera-ekitaldia. Ekimen horren xedea zen Gipuzkoak ekarpen bat egitea bizitza-luzeraren eta bizitza betearen paradigma berriaren garapenari. Urtebetean, 1.000 pertsonak baino gehiagok gogoeta egin dute zahartzaroan zentzua eta esanahia duen bizitzari buruz, talde fokaletan, Lezoko BIBEtokian egindako dinamiketan edo galdetegien bidez.
