Elías Querejeta Zine Eskolak erbesteratze errepublikanoko funtsezko obra bat berreskuratu du: 'En el balcón vacío'
Mexikon filmatu zen, María Luisa Elío nafarraren memorietan oinarrituta, eta filma erbesteko zinemako obra garrantzitsuenetako bat da. Proiektu honek Nafarroako Gobernuaren babesa eta UNAM Filmategiaren lankidetza ditu. Filma Zinemaldian izango da ikusgai, Klasikoak atalaren barruan.
