Foru Aldundiak berretsi egin du DIPCri eta Emakumeak eta Zientzia programari emandako babesa
330.000 euro jarduera zientifikoetarako eta 170.000 euro Emakumeak eta Zientzia programarako. Unai Andueza, Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako diputatuak nabarmendu du: “DIPCk indartu egiten du zientzian eta berrikuntzan erreferentziazko lurralde gisa Gipuzkoak duen posizioa”
