Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2026/11/12
Lurralde antolaketaAzahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, dirulaguntza horri esker, Udalak hainbat gunetako mantentze- eta kontserbazio-lanekin jarraitu ahal izango du. Besteak beste, Lonjako plazan eta haren estalkian, La Herrerako biltegien estalkian, Hospitalilloko kaian, San Pedroko kaian, Torreatze-Ondatxo-Puntas inguruan eta Bizkaia plazan egingo dira lanak.
2026/10/30
Lurralde antolaketaAzahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, 306.000 euro baino gehiago bideratuko dira dirulaguntza hau eskatu duten hamabi udalei erantzuteko. Hasieran aurreikusitakoa baino % 11,5 gehiago izango da.
2026/09/10
Lurralde antolaketaBisitak irailaren 18an, ostirala, egingo dira, eta egiten ari diren birgaitze-lanen arduradunek gidatuko dituzte. Aurrez izena eman beharko da.
2026/09/07
Lurralde antolaketaOñatiko Unibertsitatearen birgaitzea ez da soilik eraikin historiko bat berreskuratzea. Oñatiko eta Debagoiena osoaren bizitzaren parte izatea nahi dugu berriro. Ondareak bizirik egon behar du eta erakargarri izaten jarraitu. Sancti Spiritus gure identitatearen parte da, Oñatiren ikur eta eskualdeak eskaintzen duen guztia ezagutzeko atea. Eta hura birgaitzeko egiten ari garen obrek herritarrentzat eta belaunaldi berrientzat espazio bat berreskuratzea ere badute helburu.