Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2025/11/21
Lurralde antolaketaAzahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, inbertsio horri esker, Udalak mantentze eta kontserbazio lanak egiten jarraitu ahal izango du espazio hauetan: Lonja plaza eta estalkia; La Herrerako biltegien estalkia; Hospitalilloko kaia; San Pedroko kaia; Torreatze-Ondatxo-Puntas eremua; eta Bizkaia plaza.
2025/11/20
Lurralde antolaketaAzahara Domínguez diputatuak amaiera eman dio ostegun honetan 2025 honetako azken hitzorduari. Hondarribian, turismoak gure hirietan duen eraginari heldu dio. Klima aldaketak gure kostaldean dituen ondorioak, Donostiako Easo bide hondartzan irekitako aukera edo etorkizuneko Gipuzkoa izan dira aurten jorratu diren beste gaiak
2025/11/06
Lurralde antolaketaIrungo erakustazokan Europako berrogeita hamar aditu baino gehiago izan dira, Gipuzkoan arlo horietan gauzatzen ari diren politikak ezagutzeko interesa dutenak. Azahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak, topaketaren anfitrioi gisa aritu denak, MUGIk garraio publikoaren erabilera sustatzeko eta demokratizatzeko dituen abantailak azaldu ditu; Cristina Laborda Irungo alkateak Vía Irun proiektua aurkeztu du; Susana García Chueca Mugikortasun Iraunkorreko sailburuak Mugikortasun Jasangarriaren Euskal Planean azaldu du; eta José Antonio Santano Garraioetako eta Mugikortasun Iraunkorreko Estatu idazkariak Espainiako Gobernuak mugikortasun iraunkorraren bidez herritarrak integratzeko eta berritzeko duen estrategia azaldu du. Topaketan Gipuzkoako bizikletaren estrategia ere azaldu da
2025/11/03
Lurralde antolaketaAzahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, bere sailak hitzarmen bana sinatu du udal horiekin, Pasaialdea biziberritzeko urratsak ematen jarraitzeko. Gogorarazi duenez, bere departamentuak 2015tik hona 13,3 miloi inbertitu ditu eremu horretako hiri-berroneratze jardueretan
2025/10/30
Lurralde antolaketaAzaroaren 6an eta 7an Ficoban egingo den METREXen udazkeneko konferentziak aukera emango die sarea osatzen duten berrogeita hamar hiri eta eskualde baino gehiagori MUGI sistemaren tamainako proiektuak, Vía Irun eta Gipuzkoako bizikletaren estrategia ezagutarazteko.
2025/10/09
Lurralde antolaketaAzahara Domínguez buru duen departamentuak 190.000 euroko partida bat du hiri-eremuak berreskuratzeko esku-hartzeak diruz laguntzeko, lurralde-kohesioari laguntzeko.
2025/09/23
Lurralde antolaketaAzahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, Alkiza, Altzaga, Amezketa, Ataun, Baliarrain, Gaintza, Getaria, Larraul, Lizartza, Mutiloa, Orio eta Orexa izango dira laguntza horien onuradunakk Laguntza hauel 7.000 biztanletik beherako herriek beren plangintzan iraunkortasuna, hiri-berroneratzea edo klima-aldaketa, besteak beste, jorratu ahal izatea eta, horrela, 2006ko lurzoruaren euskal legea betetzea helburu dute.
2025/09/19
Lurralde antolaketaAzahara Domínguez: “Pasaiako badiaren ingurua lehengoratzeko jarduketak lehentasunezko ardatz estrategikoa dira nire sailarentzat, Pasaiako herritarren bizi-kalitatea eta gizarte-kohesioa hobetzeko aukera ematen baitigute. Inguru horretako ingurumena eta ekonomia lehengoratzearen aldeko gure apustua irmoa da, eta horrekin jarraituko dugu pasaitarrei zerbitzu gehiago eta hobeak emateko, haien ongizaterako mesedegarri izan daitezen. Eremu degradatuak berreskuratzeko lanean jarraituko dugu, eta maila guztietan eta erakundeekin elkarlanean arituko gara eremu hori hobetzeko urratsak ematen jarraitzeko. Gipuzkoa kohesionatuagoa eta, beraz, bidezkoagoa eraiki nahi badugu, funtsezkoa da historikoki degradatuen egon diren guneetan inbertitzea".