Albisteak
Gipuzkoako albisteak
MUBILek, Foru Aldundiak, MIT Media Labek eta Tecnunek bultzatutako proiektu honek iraultza handia dakar hiri plangintzara, 80 zerbitzu eta garraiobide anitzi buruzko datu zehatzekin.
Gizarteratzeko eta laneratzeko 2022-2024 programak, 6 milioi euroko zuzkidura duenak, enplegu inklusiboa sustatzen du Gipuzkoako funtsezko 19 sektoretan. 2016az geroztik, programak 6.511 lanpostu sortu ditu guztira, 723 lanpostu urtean bataz beste.
2025/06/02
Ekonomia SustapenaAmaia Arregik arlo juridiko-enpresarialean ibilbide sendoa du eta Ekonomia Sustapeneko Zuzendaritza Nagusia-ren ardura hartuko du bere gain Gipuzkoako ekonomiaren eta produkzio-sarearen bultzadan laguntzeko helburuz.
2025/05/30
Ekonomia SustapenaAVL, DANA, CAF eta Aston Martin enpresetako goi mailako ordezkariek mugikortasun jasangarriari buruzko ikuspegien berri eman dute. MUBIL Lab Experience topaketan mundu guztiko adituak elkartu dira, eta Gipuzkoa mugikortasunaren arloko berrikuntzaren Europako erdigune bihurtu da
2025/05/28
Ekonomia SustapenaElkar EKIN Lanean programak 6 milioi euroko aurrekontua du eta kolektibo zaurgarrientzat enplegu duinak lortzea sustatzen duten politika publikoak bultzatzen ditu, bi helbururekin: gizarteratzea eta laneratzea sustatzea, eta lurraldearen lehiakortasuna indartzea
2025/05/21
Ekonomia SustapenaHerritarrek larunbat honetan MUBIL Centerren abangoardiako laborategiak ezagutzeko aukera izango dute; Europan bakarra den azpiegitura honek dagoeneko IRIZAR, McLaren eta IVECO bezalako markekin egiten du lan, eta mugikortasun jasangarriaren zein industria-berrikuntzaren erreferente gisa finkatu da.
MUBIL Centerrek 8 enpresa eta 2 kudeatzaile teknologiko hartuko ditu. Guztira 80 profesional arituko dira lanean in situ mugikortasun adimendun eta jasangarri baterako irtenbide berritzaileak garatzen. Inaugurazioak hasiera emango dio jarduera estrategikoen agenda trinko bati. Jarduera horiek diseinatu dira negozio aukera berriak sortzeko eta enplegu sorrera sustatzeko giltzarri eta etorkizun handikoa den sektore batean.
2025/04/30
Ekonomia SustapenaGipuzkoako hamabi enpresek nazioarteko hazkunde-aukera berriak aztertuko dituzte ekainaren amaieran egingo den sektore anitzeko misio estrategiko honen esparruan. Programak automobilgintza eta aeronautika sektoreetako bezeroekin, lankideekin eta klusterrekin bilera estrategikoak izateko aukera eskainiko die partehartzaileei
2025/04/28
Ekonomia SustapenaHamar urte bete dira enpresa bioteknologikoa Gipuzkoako Parke Teknologikoan ezarri zenetik, eta urte hauetan Europako lider bihurtu da jatorri genetikoko gaixotasunak, hala nola minbizia edo gaixotasun arraroak, tratatzeko saiakuntza klinikoetarako bektore lentibiralen ekoizpenean. Jauregik eta Anduezak Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa adierazi nahi izan diote etorkizuneko industria-sektore bati, bioteknologiari. Izatez, Gipuzkoako lurralde historikoa eta, zehazki, Donostia bihurtu ditu medikuntza pertsonalizatura eta doitasuneko medikuntzara bideratutako osasunaren bioteknologian espezializatutako nazioarteko erreferentzia-polo.
2025/04/08
Ekonomia SustapenaDtools, Frios Oiz, Ibiltek, Kuari, Harakai, Erlo Group, Ogi Eder eta Calderería CPK enpresek BETEK proiektu pilotuan parte hartu dute, beren berrikuntza teknologikoko prozesuak optimizatzeko eta lehiakortasuna sendotzeko helburuarekin.