Albisteak
Albisteak
Gipuzkoako azken albisteak

2020/06/04
Kultura
Piztu Meta! 2020 crowdfunding programak Gipuzkoan kultura-proiektu berriak aurkezteko epea ireki du
• Harkaitz Millan, Kultura diputatua: “Egoera berri horretan, garrantzitsua da herritarrak inplikatzera deitzea kultura-proiektuak bultzatzeko”.

2020/05/29
Kultura
KMK-k astelehenean berrekingo dio mailegu zerbitzuari
• Harkaitz Millan Kultura diputatua: «Poliki joan nahi dugu erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko, hori dugu lehentasun».

2020/05/22
Kultura
KMK-k ateak irekiko ditu berriro
KMK liburutegiak ateak irekiko ditu berriro, eta pixkanaka berrekingo die itxitakoan etenda geratu ziren zerbitzuei. Osasun larrialdiak sortu duen egoera honetan, hainbat higiene eta segurtasun neurri hartu dira, bai eta egutegi mailakatu bat zehaztu ere.

Millanek lehentasuntzat jo du gizarte sarea babestea
• Kultura: Kultur sektorea babestea, Kultura Eskola, krisiaren aurkako kultura bonua eta KMren obrak atzeratzea.

2020/05/18
Kultura
Jon Gerediagak irabazi du, “Natura berriak” poema liburuarekin, V. Xabier Lete Olerki Lehiaketa
Kulturako foru diputatu Harkaitz Millanek iragarri du Jon Gerediagak (Bilbo, 1975) irabazi duela V. Xabier Lete olerki lehiaketa. Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatua da lehiaketa, eta “Natura berriak” obrarekin suertatu da irabazle Gerediaga.

2020/05/15
Kultura
Berdintasuna, aniztasuna eta inklusioa, Museoen Nazioarteko Egunaren ardatz
Kultura Departamentuak «Gipuzkoako Museoak» webgunea zabaldu du.

2020/05/07
Kultura
Aldundiak "Piztu Kultura" suspertze plana aurkeztu du
4.050.000 euroz hornitutako plan honek eutsi egiten die kultur proiektu eta ekimenetarako aurreikusita zeuden dirulaguntzei; kultur sektorean enplegua sustatzeko laguntzak biltzen ditu, eta kulturaren kontsumoa indartzeko zenbait tresna ere eskaintzen ditu, hala nola liburuak eta ikuskizunetarako sarrerak erosteko kultur bonuak (ekinean jarriko dira salgai).

2020/04/24
Kultura
DANTZAGUNEAk topaketa eta transmisio birtualeko programa bat eskaintzen du itxialdian
Dantzaguneko egitaraua dantza komunitateari zuzendua dago, baina libre da prestakuntza-eskoletarako sarbide digitala, eta Jaitsi aplikazioaren bidez egingo da.

2020/04/23
Kultura
Gipuzkoak Zumeta galdu du, euskal artearen eta kulturaren eredu bat
Gipuzkoar margolaria 81 urterekin hil da. Usurbilen jaioa 1939an, euskal mugimendu garrantzitsuetan hartu zuen parte, besteak beste Ez Dok Amairu edo Gaur, beste artista handiekin batera.

2020/04/08
Kultura
Gipuzkoako artxiboei esker, online berreraiki daiteke familiaren zuhaitz genealogikoa
Gipuzkoako Artxibo Atariak 715.000 erreferentzia dauzka, eta 1.680.000 irudi eta dokumentu baino gehiago.