Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2026/02/05
KulturaGoizane Álvarez: “Gipuzkoarren % 87k etxetik hamabost minutu baino gutxiagora du kultura eskaintzaren bat aukeran. Bokazio sozial argia duen kultura politika baten emaitza da hori: askotariko kultura sare bat sortzea, kultura ohitura berrietara egokitua eta herritar guztien eskura dagoena".
2026/01/15
KulturaElkarrizketan eta eztabaidan oinarritutako ziklo hau Foru Aldundiko Kultura Departamentuaren apustu nagusietako bat da. Urtarriletik ekainera hamar saio egingo dira, eta identitatea, beldurra, irudimena, indarkeria, nostalgia edo adimen artifiziala bezalako gaiak jorratuko dira.
2025/12/17
KulturaLaguntza 25.000 eurokoa izango da, eta «Muñagorri» liburua sortzea bultzatuko du. Proiektu horrek 1982an ETAren atentatu baten biktima izan zen Alberto Muñagorriren bizitza berreraikiko du. Goizane Álvarez Kulturako diputatuak azpimarratu duenez, bekak «egiarekin, memoria demokratikoarekin eta giza eskubideekin konprometitutako sorkuntzaren balioa aitortzen du».
Hogei ahotsek baino gehiagok –horien artean Kepa Junkerak, Bernardo Atxagak eta Jon Maiak– tradizioa, mestizajea eta kultura-nortasuna uztartzen dituen historia bat berreraiki dute. Filma Gorka Hermosak eta Iñaki Pinedok zuzendu dute, eta abenduaren 19an estreinatuko da Donostiako Antzoki Zaharrean, euskal kulturako izen handien emanaldi eta testigantzez lagunduta.