Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2025/10/23
KulturaHiru saio izango ditu ekimenak: lehenengoa urriaren 28an izango da, Maikel Rodriguez kubatarraren eskutik. Azaroan, Booloo Senegal-en txanda izango da, eta abenduan, Ecocrea Kolonbiako erakundearena. Saio guztiek bi zati izango dituzte. Lehena, identitateari eta bizi-esperientziei buruz eztabaidatzeko eta hausnartzeko; bigarrena, berriz, kultura-adierazpenei buruzkoa.
2025/10/20
KulturaProiektua Gipuzkoaren izena lehen aldiz idatziz jaso zeneko milurtekoaren ospakizunaren barruan kokatzen da, eta Batzar Nagusien eta Aldundien milaka dokumentu historiko munduko edozein lekutatik eskuratzeko aukera emango du.
"Irakurri, hitz egin, abestu eta jolastu" lelopean, Bookstart Euskadi-Gipuzkoa programaren laugarren edizioa aurkezten da. Irakurzaletasuna sustatzeko doako programa da, eta urtero euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko liburuak ematen dizkie 0 eta 3 urte bitarteko haurrei, eta 5 urtera artekoei, biztanle gutxiko eremuetan. Hala, aurten, Ataunek, Idiazabalek eta Legorretak bat egingo dute Alkiza, Larraul, Lasarte-Oria, Ordizia, Orio eta Urnietako udalerriekin, non dagoeneko abian dagoen ekimena.
2025/09/29
KulturaGoizane Alvarez Kultura diputatuak azaldu duenez, ekimenaren helburua kontakizun historikoari heltzea da, “hiru ardatzetatik: ikerketa historiografikoa; kazetaritza, memoria eta testigantza pertsonala, eta fikzio literarioa”. Egitarauak hiru ponentzia izango ditu, eta horietako bakoitza Donostian zein Gasteizen egingo da urrian zehar.
2025/09/17
KulturaGoizane Álvarez: "Ondarea identitatea, memoria eta etorkizuna da, eta guztiontzat irisgarria izatea nahi dugu".
2025/09/09
KulturaLaguntza-lerro horrek 14.000 euroko aurrekontua du, eta Aldundiko Kultura Departamentuak bultzatutako 2024-2027 aldirako Beken Plan Estrategikoaren parte da.
2025/09/04
KulturaMexikon filmatu zen, María Luisa Elío nafarraren memorietan oinarrituta, eta filma erbesteko zinemako obra garrantzitsuenetako bat da. Proiektu honek Nafarroako Gobernuaren babesa eta UNAM Filmategiaren lankidetza ditu. Filma Zinemaldian izango da ikusgai, Klasikoak atalaren barruan.
2025/07/17
KulturaAztarnategian aurkitutako kultura mousteriarreko piezak adierazten dute neandertalak izan zirela San Adrianen