Albisteak
Albisteak
Gipuzkoako azken albisteak

Zahartzeari lotutako berrikuntza proiektuak babestuko dira milioi bat eurorekin
Martxan dira AdinBerri programako dirulaguntza berriak, eta Pasaiako Erreferentziazko Zentroaren proiektuaren idazketa

2018/05/10
Mugikortasuna
Gipuzkoako bide berdeak suspertzeko proiektua Zumarragan jarriko da abian
Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak ehun bat pertsona elkartuko ditu maiatzaren 10ean eta 11n Gipuzkoako bide berdeak suspertzeko lehenengo jardunaldietan, Etorkizuna Eraikiz proiektuaren esparruan mugikortasun jasangarri eta osasungarriaren proiektu estrategikoa partekatu eta garatzeko.

2018/05/04
Mugikortasuna
Autobus zerbitzu berriek hobetu egingo dituzte Buruntzaldea eta Donostia arteko konexioak, irmotu egingo dituzte ospitaleetarako zerbitzuak eta baita estaldurak ere jaiegunetan eta gaueko ordutegian
Garmendia: “Eskualde osorako garraio publiko gehiago eta mugikortasun jasangarriagoa adierazten du proposamenak”

2018/04/30
Mugikortasuna
Foru Aldundiak Zumarragan egingo ditu Gipuzkoako bide berdeak suspertzeko lehenengo jardunaldiak
Jardunaldietan bide berdeak berreskuratzeko esperientziei buruzko txosten nazionalak eta nazioartekoak aurkeztuko dira, tailerrak egingo dira eta in situ egingo da Zumarraga eta Azpeitia lotzen dituen bide berdea.

2018/04/25
Mugikortasuna
Maiatz eta ekainean Zumaiak ikastaro bat izango du pertsona helduei bizikletaz ibiltzen irakasteko
Maiatzaren 26 eta 27an eta ekainaren 2 eta 3an izango da eta aste honetatik aurrera eman daiteke izena,, maiatzaren 25era arte

Aldundiak AdinBerri estrategia aktibatu du
Datorren urtean hasiko dira Pasaiako erreferentzia zentroa eraikitzeko lanak.

2018/04/19
Mugikortasuna
Aldundia Pasaiatik hasi da Gipuzkoako bidegorrietan informazio-panel berriak ipintzen
Pasaia – Arditurri ibilbidean Gipuzkoako foru-sareko bizikletentzako ibilbideak erakutsiko dituzten informazio-kartel berrien lehenengoa ipini da

2018/04/18
Mugikortasuna
Aldundiak Bizikletaren Eguna ospatuko du herrietako bidegorrientzako laguntzak emanez eta Gipuzkoan informazio-panel berriak ipiniz
Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa Departamentuak 10.000 biztanle baino gutxiagoko udalentzako 150.000 euroko laguntza bideratuko du bidegorriak eraikitzeko

Dementziadun pertsonei zuzenduriko inguru integratzaileei buruzko jardunaldia
Gerontologia eta arkitektura alorreko nazioarteko eta Estatu mailako erreferentziazko profesionalek parte hartuko dute

Udalerri txikientzako laguntzak, hirigintza-plangintza klima-aldaketaren aurkako borrokara egokitzeko
10.000 biztanle baino gutxiagoko udalentzako laguntzak berreskuratu dira, 261.000 eurokoak.