Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2024/09/25
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, Donostiako Udalak onartu egin du E21 linea (Aeropuerto>Hondarribia>Donostia) Frantzia pasealekuan, Iparraldeko Geltokiaren parean, gelditzeko Aldundiaren proposamena
2024/09/25
Lurralde antolaketaJoakin Tellería Pasaiako Portu Agintaritzako presidenteak eta Teo Alberro Pasaiako Udaleko alkateak sinatu dute, Azahara Domínguez diputatuaren aurrean, 2024an indarrean jarriko den eta lau urteko indarraldia izango duen lankidetza-akordioa. Akordio hau aldez aurretik egin beharreko izapidea da, Udalak foru-erakundearen finantzaketa jaso dezan
2024/09/17
MugikortasunaLurraldebuseko autobusetan indarkeria matxisten aurkako lehen protokoloa abian jartzeko Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentua egiten ari den kontaktuen esparruan egin da topaketa. Honen helburua da emakume horiek eremu guztietan, baita Garraio publikoan ere, benetako berdintasuna lortzeko borrokan duten ikuspegia eta esperientzia txertatzea da
2024/09/13
TurismoaMugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak Urola Garaia eskualdea bisitatu du, tokiko erakargarri turistiko batzuk eta horien behar eta inguruabarrak bertatik bertara ezagutzeko. Horrez gain, inguruko alkate zein turismo-ordezkariekin bildu da, eta bere departamentua sustatzen ari den turismo-estrategia haiekin partekatu du. Estrategia horrek helburutzat du jarduera desestazionalizatzea eta deslokalizatzea, industria horrek sortutako aberastasuna lurralde osoan modu bidezkoagoan bana dadin.
2024/09/13
MugikortasunaDenbora-tarte horretan egin diren 257.431 bidaien % 52,2a da hori.
• Eider Mendoza diputatu nagusiak eta Jose Ignacio Asensio diputatu nagusiordeak azpimarratu dute neurriak herritarren "ongizatean" eta "garraiobideen jasangarritasunean" eragingo duela. • Dagoeneko abian dauden politika publikoei egindako ekarpen "gehigarri" horrekin, Aldundiak inbertsioa egingo du errepideko garraioaren emisioak murrizten, autobusen eta garraio sektorearen energia-eraginkortasuna hobetzen, eta bidegorrien sarea eta intermodalitatera bideratutako azpiegiturak garatzen.
2024/09/10
TurismoaAzahara Domínguez diputatuak museo hau bisitatu berri du eta Bergarako alkate Gorka Artolarekin eta Laboratoriumeko zuzendari Rosa Errazkinekin bildu da. Horiei museo zientifiko hau bere irekieraren hamargarren urteurrenean sustatzeko konpromisoa helarazi die
2024/09/09
Lurralde antolaketaMugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak udako ikastaro bat antolatu du astelehen eta astearte honetarako, "Gipuzkoako ikuspegi metropolitarra" izenburupean, eta gure lurraldearen konfigurazioaren eta etorkizuneko beharren inguruan hausnartuko du.
2024/09/06
Lurralde antolaketaUdako ikastaro bat antolatu du irailaren 9an eta 10ean, "Gipuzkoako metropoli-ikuspegia" izenburupean, eta gure lurraldearen konfigurazioari eta etorkizuneko beharrei buruzko eztabaida eta hausnarketa planteatzen ditu.
Bi departamentuek bat egingo dute aurten ere Europako Mugikortasunaren Astearekin hainbat ekimenekin: doako zerbitzuak eskainiko dituzte bizikletak konpontzeko MUGI txartel pertsonalizatuen erabiltzaileentzat eta Bigarren Hezkuntzako 350 ikasle ingururi tailerrak emango zaizkie.
2024/08/21
TurismoaAzahara Domínguez diputatuak Oñatiko instalazioa bisitatu du, bertan zer egiten den lehen eskutik ezagutzeko eta Gipuzkoako erakargarri turistiko bihur daitekeen aztertzeko .
2024/07/19
MugikortasunaForu diputatuak azaldu duenez, topaketa horien helburua da, garraio publikoaren erabileran segurtasunari eragiten dioten gaiak jorratzea, autobus geltokiak eta haien kokapena kasu, udal-eskumenekoak izan arren, indarkeria matxistarik gabeko espazioak lortzeko bidean aurrera egiteko.
2024/07/18
TurismoaMugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak Debabarrena eskualdea bisitatu du, tokiko erakargarri turistiko batzuk eta horien behar eta inguruabarrak bertatik bertara ezagutzeko. Horrez gain, inguruko alkate zein turismo-ordezkariekin bildu da, eta bere departamentua sustatzen ari den turismo-estrategia haiekin partekatu du. Estrategia horrek helburutzat du jarduera desestazionalizatzea eta deslokalizatzea, industria horrek sortutako aberastasuna lurralde osoan modu bidezkoagoan bana dadin.
2024/07/17
MugikortasunaAzahara Dominguez diputatuak bilera bat egin du Aldundiaren GUNEA espazioan aniztasun funtzionala duten Lurraldebuseko erabiltzaileekin eta Ackesible, Gene, Kemen, Andade, Once, Zahartzaroa, Ademgi, Goyeneche Fundazioa, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa, Adela, Gautena, Anaidia, Konporta eta Atece Gipuzkoa elkarteetako ordezkariekin. Irisgarritasunari eta gaur egun hobetu beharreko arlo nagusiei heldu ahal izan die bertan.
2024/07/16
MugikortasunaGuztira, 17 ibilgailu sartuko dira enpresa emakidadunetan datozen hilabeteetan, eta araudi berriak ezartzen dituen segurtasun-elementu berri guztiak izango dituzte. Gainera, efizienteagoak izango dira, kutsadura murriztuko da eta bidaiarien erosotasunaareagotuko da.
2024/07/12
MugikortasunaTopaketa Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentua Lurraldebusen autobusetan indarkeria matxistaren aurkako lehen protokoloa abian jartzeko egiten ari den harremanen esparruan egin da.
2024/07/08
MugikortasunaMUGIren barruko garraio publikoetan egindako bidaien % 82 txartelarekin ordaindu ziren. Gainera, iaz 92.709 txartel pertsonalizatu eta 37.764 txartel anonimo saldu ziren guztira
Azahara Domínguezek zuzentzen duen departamentuak, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzarekin (GGLA) lankidetzan, 53 Mugi txartel anonimo eman dizkie Chernobilko lagunak eta Chernobil elkarteei, bakoitza 5 eurorekin kargatuta
2024/07/04
TurismoaBehatoki hau erakundeen arteko lankidetzatik sortutako tresna bat da, eta turismo-industriari balio erantsia ematea du helburu, bai eta erabakiak hartzea aurreratzeko eta optimizatzeko behar den informazioa ematea ere
2024/06/26
MugikortasunaAzahara Domínguez buru duen departamentuak bideo bat egin du Lurraldebusen erabiltzaileak galdetegi sinple bati erantzun diezaioten animatzeko, emakumeek autobusetan bizi duten errealitatearen argazkia lortu ahal izateko.