Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2022/12/05
MugikortasunaAzitain-Maltzaga oinezkoentzako eta bizikletentzako bidea eraikitzeko proiektuan, Europako funtsen kudeaketak Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioak Eskualde Garapeneko Europako Funtsarekin batera finantzatutako jardueren Jardunbide Egokiak hautatzeko definitutako irizpide guztiak betetzen ditu.
2022/12/02
MugikortasunaMugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak Genero Ikuspegiko Hirigintzaren Behatokiaren I. kongresuan parte hartu du Asturiasen, eta azpimarratu du emakumeen lidergoak Gipuzkoako mugikortasun politiketan duen garrantzia eta mugikortasun horrek zaintzarekin duen lotura.
2022/11/30
MugikortasunaRafaela Romerok zuzentzen duen Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako departamentuak proposatuta, Foru Gobernuak adostu du Pasaiako Udalari saltzea Aldundiak Luzuriaga eraikinaren jabetzan duen partaidetza. Eraikina Ricardo Olaran arkitektoarena da eta Gipuzkoako industria ondarearen parte da. Pasaiako Udalak berrituko du, eta egokituko du kulturako eta aisialdiko espazio publikoetarako, baita Pasaian herritarren parte-hartzearen inguruko foroak egiteko ere.
2022/11/24
MugikortasunaGipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak (GGLA) joan den irailetik martxan jarritako tarifen % 50eko beherakadak are gehiago bultzatu du pandemiaren hasieratik garraio publikoaren erabilera berreskuratzea, erabiltzaileek eta MUGI sistemaren erabilerak aurrezteko errekorrak lortuz. Beherapen horren ondorioz, tarifa merkeagoak eta bidezkoagoak ezarri zaizkie erabiltzaileei. Rafaela Romerok azpimarratu du “% 50eko beherapena dela eta, MUGIko tarifak merkeagoak eta bidezkoagoak direla”.
2022/11/17
MugikortasunaMiramar Jauregian egin da II. Bizikletaren Jardunaldia. «Mugikortasun aktibo iraunkorrago baterantz» izenburupean, mugikortasunaren arloko hainbat aditu bildu dira, eta banakako ponentzietan zein mahai-inguru baten inguruan sakondu dute, bizikleta bidezko mugikortasunarekin lotutako hainbat alderdi interesgarritan.
2022/11/15
Mugikortasuna* Azaroaren 15etik aurrera MUGI txartelarekin bidaiatu ahal izango da Bilboko Metroaren linea guztietan. • Barik txartel arruntarekin ordaintzen den tarifa bera ordainduko da.
XXI. mendean aurrera egin ahala, klima aldaketaren ondorioek eragina izango dute itsasoaren batez besteko mailaren igoeran, eta uholdeak eragin ditzakete Pasaiako erdigunean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Asmaturi eskatutako txostenaren arabera. Neurri zuzentzaileak oinarrituko dira Pasaiako badia berroneratzeko esparruan gauzatuko diren hainbat jardueratan.
2022/11/04
MugikortasunaMITMArekin lankidetza-hitzarmena sinatzeak agerian utziko du Zikloteka nazio-mailako zentro gisa, Espainiako Gobernuaren bizikletaren estrategiaren barruan kokatzen baitu, Aurrekontu Orokorretan berariazko zuzkidura batekin.
2022/11/02
MugikortasunaGipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun Departamentuak, ADIFek eta Euskal Trenbide Sareak lortutako akordioari esker, herritarrek trenez egin ahal izango dute Gipuzkoako lurraldea, proiektu estrategiko hau burutu ondoren.
Gipuzkoa Deep Demoren misioei lotutako lehen dirulaguntza deialdia martxan du Aldundiak, eta 890.000 euro bideratu ditu 18 proiektu finantzatzera.
2022/10/07
MugikortasunaRafaela Romero diputatua Amsterdamen izan da Metrex sare europarraren udazkeneko konferentzian. Sare horrek biltzen ditu metropolialdeen ardura duten Europako tokiko eta eskualdeko agintariak eta bertako kide da Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako departamentua.
2022/09/21
MugikortasunaRafaela Romero, Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatua, eta José Antonio Santano, Irungo alkatea, kanpainako protagonistekin izan dira.
2022/09/19
MugikortasunaEdizio honetan, 14 dira Gipuzkoan ekimenari atxikitako bizikleta denden eta tailerren kopurua – aurreko edizioan baino bi gehiago –, Mugi txartelaren erabiltzaile guztiek beren bizikletaren doako azterketa egin dezaten.
2022/09/17
MugikortasunaDiputatuak Eibarren eta bere eskualdean gauzatuko diren Mugikortasun Asteko beste jarduera batzuk aipatu ditu, hala nola, epe ertainean, eskatutako “taxi proiektu pilotu bat” garatzea edo Ebk Eibarko Bizikletak establezimenduan Mugirekin “Jarri prest zure bizikleta” programaz gozatzeko aukera.
Cesar Mosuera, Pontevedrako Diputazioko lehendakariordea, Uxio Benitex Mugikortasun Alternatiboaren eta Espazio Publikoaren arduradunak ere parte hartzen duen ordezkaritza baten buru da.
2022/09/15
MugikortasunaAurtengo ekimenen helburua garraio publikoa eta mugikortasun jasangarri eta justuko beste aukera batzuk sustatzea da, ibilgailu pribatuaren neurrigabeko erabileraren aurrean. MUGIrekin garraio publikoetan bidaiatzearen aldeko sentsibilizazio-kanpainekin – Tarifen %50eko beherapenarekin orain indarrean dauden deskontu handienekin – Lurraldebus eta Mugi balioa nabarmentzen da, gipuzkoarrak mugi daitezen eta konektatuta egon daitezen, lurraldea kohesionatuz.
2022/08/31
MugikortasunaMUGI txartelean % 50era arte murriztutako tarifak bihar, irailak 1, sartuko dira indarrean; eta automatikoki aplikatuko zaizkie Gipuzkoako garraio-zerbitzu publiko guztietan egindako bidaiei, erabiltzaileek aldez aurretik inolako izapiderik egin beharrik gabe.
2022/08/12
MugikortasunaLurraldebusek gaueko zerbitzu bereziak jarriko ditu erabiltzaileen eskura abuztuaren 13tik 20ra ospatuko den Donostiako Aste Nagusian, pandemia dela eta bi urteko etenaldiaren ondoren. Zerbitzu berezi horiek Donostia eta Gipuzkoako metropoli-ingurunea lotuko dituzte goizaldean, eta funtsezko indargarria dira zerbitzu-eskaera handiko egunetan. Neurri hori udan ordutegiak zabaltzeko aurretik hartutako neurriari gehitzen zaio. Rafaela Romerok: “Mugikortasuna eta segurtasuna herritar guztien eskubideak dira. Ez dugu onartuko gizalegerik gabeko jendeak jaiak aprobetxatzea ondasun publikoak suntsitzeko edo langileek, gidari edo polizia gisa, dituzten eskubideei men egiteko”.
Festetako zapia Aste Nagusiaren ikurretako bat da, eta, aurten, berriz izango dugu protagonista. San Sebastián Shopsek, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sailaren bitartez eta Lurraldebusekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuarekin lankidetzan, 33.000 zapi banatuko ditu. Hain zuzen ere, tokiko saltokiek eta Lurraldebus zerbitzuak banatuko dizkiete zapiak Donostira datozenei, eta bertakoak zein kanpotarrak festez gozatzera animatuko dituzte.
2022/08/08
MugikortasunaGipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun Departamentuak garraio publikoaren erabiltzaileen errespetua eta gizalegea une oro mantentzeko beharra azpimarratu nahi du, zerbitzuak behar bezala funtziona dezan. Departamentuak komunikatu bat igorri du joan den larunbat goizaldean Aian, San Donato eta San Lorentzo jaiak ospatzen ari den herrian, izandako gertakarien harira.