Ogi-apurra

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

tik
ra

Category Facet

Category Facet

0 emaitza erakusten Mugikortasuna
gairako Garbitu

Bilaketaren emaitzak

8
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Astigarraga-Donostia (BU14) linea zuzen berriaren ordua aurreratu du, ospitaleko langileak txanda-aldaketara irits daitezen

2026/03/31

Mugikortasuna

Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, apirilaren 13an martxan jarriko den linea berriak 7: 30ean, 14:30ean eta 21:30ean 7: 15ean, 14:15ean eta 21:25ean aurreratuko ditu irteerak, ospitaleko zenbait langilek egindako eskaerari erantzunez

Azahara Domínguez diputatuak Astigarraga Donostiako ospitale- eta unibertsitate-eremuarekin lotuko duen Lurraldebuseko linea berria apirilaren 13an martxan jarriko dela iragarri du

2026/03/26

Mugikortasuna

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak jakinarazi duenez, BU14 Astigarraga > Donostia Unibertsitatea (Ospitaleetatik) izenarekin ibiliko den linea berriak astelehenetik ostiralera emango du zerbitzua, orduroko maiztasunarekin: Astigarragatik 07:30etik 21:30era, eta Donostiatik 08:00etatik 22:00etara. Ibilbideak zazpi geraleku izango ditu bi noranzkoetan, eta 25 minutu inguruan osatuko da, trafikoaren arabera.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak Cáritasekin lankidetzan jarduten du gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonek MUGI sistemara sarbidea izan dezaten errazteko

2026/03/12

Mugikortasuna

Azahara Domínguez diputatuak azaldu duenez, laguntza honen bidez MUGI txartel anonimoak erostea eta kargatzea finantzatzen da; ondoren, Cáritasek kudeatzen ditu artatzen dituen pertsonen artean.

Azahara Domínguez diputatuak Urola Garaiko Lanbide Eskola bisitatu du, eta azpimarratu du Gipuzkoako mugikortasunak dituen erronka handiei erantzuteko ezinbestekoa dela profesional kualifikatuak izatea

2026/03/11

Mugikortasuna

Zentroak, Zumarragan kokatuta dagoenak, Karrozeriako Erdi Mailako ziklo bat, Automozioaren Goi Mailako ziklo bat eta ibilgailuen mantentze-lanekin lotutako Lanbidek diruz lagundutako ikastaroak eskaintzen ditu.

Lurraldebuseko autobusek txartel morea jaulkiko dute Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta

2026/03/07

Mugikortasuna

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguezek jakinarazi duenez, martxoaren 8tik aurrera eta hainbat egunez, Lurraldebusen emakidetan jaulkitzen diren paperezko txartelak moreak izango dira, emakume guztiei omenaldia egiteko.

Astigarraga Donostiako ospitale eta unibertsitate eremuarekin lotuko duen linea berria martxan jartzea onartu du Foru Gobernuaren Kontseiluak

2026/03/03

Mugikortasuna

Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, Lurraldebuseko zerbitzu berri hau datozen asteetan gauzatuko da.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebuseko E22 linearen ordutegia egokitu du, erabiltzaileen beharretara egokitzeko

2026/03/03

Mugikortasuna

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguezek jakinarazi duenez, astelehenetik aurrera, hilak 9, Hondarribia eta Araso industrialdea lotzen dituen linea, 10 minutu aurreratuko da Hondarribitik goizeko lehen orduan, eta 7: 25ean irtengo da, eta ez 7: 35ean.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak berriro hobetu du Lurraldebuseko zerbitzua Elgeta eta Bergara artean, sei espedizio berri gehituz

2026/02/28

Mugikortasuna

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak, Azahara Domínguezek, jakinarazi du datorren martxoaren 9tik, astelehena, aurrera DG20E lineak (Bergara > Elgeta, eskaripekoa) bi espedizio berri izango dituela Elgetatik 10:00etan eta 11:00etan, eta beste lau kontrako noranzkoan: 8:00etan, 9:30ean, 10:30ean eta 18:00etan. Gainera, Bergaratik 15:30ean irteten den zerbitzua hamar minutu aurreratuko da (15:20an), Bergaran ikasten duten gazteek etxera arinago eta erosoago itzuli ahal izan dezaten, itxaronaldia murriztuz.