Ogi-apurra

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

tik
ra

Category Facet

Category Facet

0 emaitza erakusten

Bilaketaren emaitzak

10
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak laguntza turistikoen lerroa zabaldu du, tokiko jatorri-deitura eta babes turistikoa duten produktuak sustatzen dituzten ekitaldiak barne hartzeko

2025/07/01

Turismoa

Azahara Domínguez diputatuak iragarri duenez, zabalkuntza hau lehendik dagoen laguntza-lerro bati gehitu zaio, 150.000 eurokoa, interes turistiko nabarmena duten ekitaldi gastronomikoak antolatzen laguntzeko, bereziki Gipuzkoako Lurralde Historikotik kanpo proiekzio mediatikoa sortzen dutenei. • Interesdunek irailaren 5eko 15:00ak arte izango dute eskabideak aurkezteko.

Urpeko arkeologiaren aurkikuntza aparta Pasaiako badian: Armada Handiko kapitain izan zen Santa Ana naoaren gila izan daitekeena (I588)

2025/06/27

Kultura

Mari Jose Telleria, Kultura zuzendaria: «Aurkikuntza honek berresten du Gipuzkoako kostaldeak, bertako badia babestu eta estuarioekin, potentzial arkeologiko handia duela. Organismo guztiek elkarrekin lanean jarraituko dugu haien ondare-balioa babesteko eta zabaltzeko».

Gipuzkoak «Bizikleta eta Hiria» Kongresu Iberikoaren lekukoa jaso du, eta 2027an hartuko du 22. edizioa

2025/06/27

Ingurumena

Donostia eta Zarautz izango dira kongresuaren egoitzak. Penintsula osoko eta Europako agenteak bilduko ditu, bizikleta bidezko mugikortasun jasangarriaren inguruan.

‘Zatoz eta zaindu’, 2030erako Turismoaren Plan Estrategiko berriak lurraldearen eta bertan bizi diren pertsonen zaintzan jartzen du arreta

2025/06/26

Turismoa

Plan honek bost ardatz estrategiko ditu: turismo-sektorearen lehiakortasuna, berrikuntzatik, digitalizaziotik eta jasangarritasunetik; turismo-abegia eta -enpatia; sustapen estrategikoa eta profesionala; lurralde barruko mugikortasuna eta irisgarritasuna; eta eragileren arteko koordinazioa eta lankidetza.

Queretaro, Gipuzkoako industria sarea nazioartean hedatzeko funtsezko leku

Nazioartekotzea, hazkundea eta lehiakortasuna: Gipuzkoako mugetatik kanpo aukera berriak bilatzea xede duen misio baten ardatzak. Irizar, Reiner, TTT eta Tecnipesa, Gipuzkoako ehunaren nazioarteko proiekzioa ardatz duten jardunaldietako protagonistak

Jaitzubian lehengoratze ekologikoko lanak egiten hasi da Gipuzkoako Foru Aldundia Txingudiko paduretan

Euskadiko balio ekologiko handieneko hezeguneetako bat da; mehatxatutako flora- eta fauna-espezieak bizi dira bertan, eta uretako hegaztiak migratzeko gune estrategikoa da. Ekainean hasi eta udazkenean amaitzea aurreikusten den proiektuaren helburua da 2,5 hektarea padura berreskuratzea, itsasaldien dinamika naturala berrezarriz estuarioan.

Europak Gipuzkoan jarri du begirada: Zaintza HerriLab protagonista, Europako gizarte zerbitzuen konferentzia nagusian

Zaintzen Tokiko Ekosistema estrategiak 18 udalerri aktibo eta 7.900 onuradun baino gehiago ditu gaur egun Gipuzkoan.

Erakundeek Bidasoaldeko mugikortasun dispositiboa berraktibatu dute udari begira

2025/06/25

Azpiegiturak

Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, Ertzaintzak eta Irun eta Hondarribiko udalek lehen koordinazio-bilera egin dute, aurreko urteetan afekzioak nabarmen murriztu dituzten neurriak mantendu eta indartze aldera

Foru Ogasunak PFEZren atxikipen-portzentajeen taula egokitu du zerga-erreforma justuago eta progresiboago baten testuinguruan.

2025/06/25

Ogasuna

Gaur Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da pertsona fisikoen errentaren gaineko zergen araudia aldatzen duen foru dekretua. Lan-errentamenduetatik ateratako atxikipenen taula berria uztailaren 1etik aurrera sartuko da indarrean.