Ogi-apurra

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

tik
ra

Category Facet

Category Facet

0 emaitza erakusten

Bilaketaren emaitzak

4
Gipuzkoako Foru Aldundiak osasun mentala prebenitzeko eta lantzeko estrategia zabalduko du foru gizarte zerbitzu eta baliabide guztietan

Eider Mendoza diputatu nagusiak nabarmendu du kasuak gero eta konplexuagoak direla eta estrategia honek Foru Aldundiaren lana indartzen duela: “zaurgarritasun eta kalteberatasun egoeretan dauden pertsonak ondo zaintzea eta behar dituzten laguntzak ematea”. Gaur Gipuzkoako ekosistema sozial eta soziosanitarioaren aurrean aurkeztu da lau urterako estrategia, bost ardatz, 12 helburu estrategiko, 52 proiektu eta 10 milioi euroko aurrekontua duena.

Gaztaren XI. Biltzarrak artzaintza sektorea elkartuko du urriaren 9an Ordizian, ezagutza, topaketa eta dibulgazioa uztartuko dituen jardunaldi batean

2026/10/05

Lurralde Oreka

UPV/EHUko Uda Ikastaroen barruan antolatutako hitzorduak lehen sektorea babestea, artzaintza eta haren produktuak balioan jartzea eta gaztak Ordiziako Azoka Tradizionalarekin duen lotura historikoa indartzea du helburu

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Gabonetako turismoa sustatuko du, Gipuzkoako udalei zuzendutako laguntza-ildo baten bidez

2026/10/05

Mugikortasuna

Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, 100.000 euroko dirulaguntza honen helburua da garai hauetan herrietako dinamismo ekonomikoa sustatzea.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolamendu Departamentuak unibertsitateko bi elkarte berri diruz lagunduko ditu, dozenaka ikaslek egunero Debagoienera joan-etorriak egin ditzaten

2026/10/02

Mugikortasuna

Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, Ziztu eta Donostia-Leioa elkarteekin egin zen bezala, Unibide Elkartea eta Martxan bidaiariak erakundeak diruz lagunduko ditu. Bi erakunde horiek Goierriko eta Urola Garaiko ikasleak, batetik, eta Urola Kostako eta Urola Erdiko ikasleak, bestetik, Debagoieneko unibertsitate-campusetara lotuko dituzte, pertsona horien joan-etorrien kostua MUGIrekin bidaiatuz gero izango luketenaren antzekoa izan dadin.