Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2026/02/28
Lurralde OrekaElkarlan honi esker herritarrek Aian larre zahar bati baso autoktonoaren etorkizuna eman diote 300 pertsona bildu dituen Desioen basoaren jaialdiaren baitan
2026/02/28
MugikortasunaMugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak, Azahara Domínguezek, jakinarazi du datorren martxoaren 9tik, astelehena, aurrera DG20E lineak (Bergara > Elgeta, eskaripekoa) bi espedizio berri izango dituela Elgetatik 10:00etan eta 11:00etan, eta beste lau kontrako noranzkoan: 8:00etan, 9:30ean, 10:30ean eta 18:00etan. Gainera, Bergaratik 15:30ean irteten den zerbitzua hamar minutu aurreratuko da (15:20an), Bergaran ikasten duten gazteek etxera arinago eta erosoago itzuli ahal izan dezaten, itxaronaldia murriztuz.
2026/02/27
OgasunaEgun horretatik aurrera, autolikidazio-proposamenak onartu ahal izango dira. Proposamen hauek martxoaren 30etik aurrera ikusi ahal izango dira
2026/02/26
Diputatu NagusiaEider Mendoza diputatu nagusiak, Jon Iraola alkatearekin batera, Ongizatearen Plaza ireki du Eibarreko Errebal merkatuan. Gaur eta bihar, Aldundiak antolatutako egitarauak mintzagai izango ditu nahi ez den bakardadea, ariketa fisikoa, inklusioa, gazteen buru osasuna, tekno-adikzioak, elikadura jasangarria eta berdintasuna.