Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2024/11/11
OgasunaAraba, Bizkai eta Gipuzkoako Ogasuneko eta Finantzetako diputatuek berrikuspen fiskalaren egoera aurkeztu dute, neurri nagusiekin batera, gaur beren lurraldeetako Batzar Nagusietan.
Azaroaren 26 eta 27an Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian egingo den ‘Hizkuntzen Irabazia. Benefits of language industry in the economy’ kongresua aurkeztu dute gaur Irune Berasaluzek, Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramailea; Lohitzune Txarolak, LANGUNE, Euskal Herriko hizkuntza industria elkarteko zuzendariak; eta Gösta Toftek, Union of European Nationalities (FUEN) elkarteko lehendakariordeak. Kongresua, LANGUNEk FUEN erakundearekin batera antolatu du.
Baliabide berri hau Zaintza Herrilab estrategiaren parte da, eta arreta pertsonalizatua eskaintzea du helburu, pertsonak erdigunean jarriz eta adineko herritarren behar berrietara egokituz. Gipuzkoako Foru Aldundiak aurrerapausoa eman du zainketa-estrategian, herritarren ongizate integralerako duen konpromisoa berretsiz.
2024/11/08
Lurralde antolaketaMugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak jardunaldi bat antolatu du idazlearekin, azken hamarkadetan gure lurraldearen oinarri izan den hirigintza-ereduari buruzko gogoeta egiteko.