Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2024/11/05
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
Foru gobernuak argi berdea eman dio datorren urteko kontu proiektuari, gizarte politiketan egindako inoizko inbertsio altuenarekin; helburu nagusiak dira pertsonen zaintzan eta babesean aurrera egitea, enpresen berrikuntza eta lehiakortasuna indartzea, eta jasangarritasunean eta trantsizio ekologikoan sakontzea
2024/10/31
TurismoaMugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua Buruntzaldea bisitatu du, bertako erakargarri turistiko batzuk eta horien inguruko beharrak eta inguruabarrak bertatik bertara ezagutzeko. Horrela amaitu da joan den urteko idazkenean hasitako bisita-txanda. Gainera, inguruko alkate eta arduradun turistikoekin bildu da, eta haiekin partekatu du departamentuak bultzatzen ari den estrategia turistikoa. Estrategia horren helburua jarduera desestazionalizatzea eta deslokalizatzea da, industria horrek sortzen duen aberastasuna modu bidezkoagoan bana dadin lurralde osoan.
2024/10/31
Kirolak2023-2025 aldiko Gipuzkoako Kirol Ekipamenduen Planaren baitan, foru erakundeak 1,2 milioi euro eman ditu udal kiroldegi berri bat eraikitzeko.