Ogi-apurra

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

tik
ra

Category Facet

Category Facet

0 emaitza erakusten

Bilaketaren emaitzak

4
Gipuzkoako Eraldaketa Energetikoaren Bulegoak eskualdeko agentziekin indarrak batu ditu lurraldearen eraldaketa energetikoa bizkortzeko

2024/09/26

Ingurumena

Gipuzkoa da trantsizio energetikoaren liderra, energia-komunitateen hazkunde esponentzialari esker. Dagoeneko 60 komunitate aktibo daude, 10.000 familia inguru hornitzen dituztenak, lurraldeko 55 udalerritan banatuta.

‘Adinekoenganako adinkeriarik gabeko komunikazio-gida´, zahartzaroari buruzko inklusioa sustatzea helburu duen tresna

· Gipuzkoako Foru Aldundiko Gunea aretoan aurkeztu den gida honek helburu du estereotipoak desagerraraztea eta adinekoei eta haien duintasunari buruzko narratiba positiboa sustatzea. · Maite Peña Zainketa eta Gizarte Politiketako diputatuak adinkeriari aurre egiteko lagungarria izango den tresna baten beharra azpimarratu du, baita gizartea errealitate horren inguruan kontzientziatzeko eta sentsibilizatzeko garrantzia ere.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak E21 linea birkokatuko du Federico García Lorcan gelditzeari uzteko

2024/09/25

Mugikortasuna

Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, Donostiako Udalak onartu egin du E21 linea (Aeropuerto>Hondarribia>Donostia) Frantzia pasealekuan, Iparraldeko Geltokiaren parean, gelditzeko Aldundiaren proposamena

Aldundiak finantzatutako hitzarmen bat sinatu dute Portuak eta Udalak, zazpi espazio publiko erabili eta mantentzeko

Joakin Tellería Pasaiako Portu Agintaritzako presidenteak eta Teo Alberro Pasaiako Udaleko alkateak sinatu dute, Azahara Domínguez diputatuaren aurrean, 2024an indarrean jarriko den eta lau urteko indarraldia izango duen lankidetza-akordioa. Akordio hau aldez aurretik egin beharreko izapidea da, Udalak foru-erakundearen finantzaketa jaso dezan