Albisteak
Gipuzkoako albisteak
Aldundiak erakunde arteko mahai bat jarri du abian indarkeria matxistaren aurreko arreta jorratzeko eta koordinatzeko; zazpi udal, mankomunitate bat, Eusko Jaurlaritza, Fiskaltza, Epailetza eta Abokatuen Elkargoak osatzen dute mahaia.
Lurraldeko 30 enpresatan proiektu pilotu bat gauzatzeko hitzarmen bat sinatu dute.
2023/03/22
MugikortasunaMugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak, Rafaela Romerok, Oñatiko alkate Izaro Elorzak, Arrasateko alkate Maria Ubarretxenak eta Bergarako alkate Gorka Artolak hitzarmena sinatu dute gaur goizean, Gipuzkoako hiru herrien artean Lurraldebusen erabiltzaileentzako gune estrategikoa den San Prudentzioko nodo intermodala egokitzeko eta komuna jartzeko proiektuari ekiteko. Hitzarmenaren arabera, Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Foru Departamentuak exekuzio-aurrekontuaren % 60 jarriko du, 222.000 euro guztira. Foru Aldundietatik aterako diren 133.000 euroez gain, gainerako % 40 hiru udalek ordainduko dute.
2023/03/22
IngurumenaMartxoaren 28an, 19:00etan, Ordiziak GNAT Zinemako hirugarren edizioko filmetako bat proiektatuko du: “Fire of love”.
2023/03/22
KirolakGipuzkoan, pertsona ez-aktiboen % 33 emakumeak dira, eta % 25 gizonak. EHUk eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuak egindako azterlanaren arabera, 30 eta 50 urte bitarteko emakumeak bereziki ez-aktiboak dira. Arrazoi nagusia denbora falta da.
2023/03/22
Gizarte PolitikaGipuzkoako Gizartean Esku-hartzeko Etika Batzordeak prestatu du “Zuk jakitea nahi dut…” gida, zainketak errespetuz planifikatzen laguntzeko helburuarekin.
2023/03/22
AzpiegiturakApirilean lizitaziora aterako den eraikuntza-proiektuak zubibidea hobetuko du egiturari dagokionez, eta zabaldu egingo du, espaloiak barne.
2023/03/22
IngurumenaEitzagako ibarbidearen urbanizazio proiektuak gaur egun intubatuta dagoen erreka-zati bat azaleratuko du, ingurunea naturalizatuz eta ibarbidea ingurumenaren aldetik berreskuratuz.