Ogi-apurra

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

tik
ra

Category Facet

Category Facet

0 emaitza erakusten

Bilaketaren emaitzak

8

Gaur egun, Gipuzkoako 85 haur eta nerabek dute harrera-familia beharra. Guztira, Foru Aldundiak 885 adingabe ditu tutoretzapean; horietatik 556 zentroetan bizi dira eta 329 harrera-familietan daude jada. "Komunitate solidario eta arduratsua gara, pertsona ahulenak babesteko antolatzen dena; haurren ongizatea bermatzea da gure lehentasuna", dio Maite Peña Zainketa eta Gizarte Politiketako diputatuak.

2025/09/08

Lankidetza

Goizane Álvarez Kulturako diputatua ikasleekin bildu da, eta esan die "proiektu honen gauzarik baliotsuena nerabeei eta gazteei ahotsa ematea dela, beren kezkak adierazteko, askotan ikusezin bihurtutako problematikak islatuz".

Gipuzkoako diputatu nagusiak, Eider Mendozak, gipuzkoarrok ikur ditugun lankidetza eta komunitate balioei eusteko beharra plazaratu du EHUren Uda Ikastaroetan, “populismoari eta autoritarismoari” aurre egiteko garaian. Nazioarteko erreferentziazko adituek beren gogoetak partekatu dituzte, desafekzioari, polarizazioari eta populismoari aurre egiteko premiari buruz.

2025/09/05

Ingurumena

Hitzarmenak aukera emango du prebentzio-estrategien eraginkortasuna ebaluatzeko eta lurraldean elikagai-hondakinak kudeatzeko eredua hobetzeko. Aldundiak 10.000 euro bideratuko ditu hitzarmen horretara.

2025/09/04

Ingurumena

Instalazioa Gipuzkoako babesleku klimatikoen sarean sartzen da, bero-boladen aurrean babesteko, aisialdirako eta osasunerako gune gisa.

Helburua da egungo testuinguruaren aurrean ikuspuntuak partekatzea eta abian diren ekimen eta tresnei buruzko xehetasunak ematea, baita ekimen hauen parte diren pertsonen testigantzak jasotzea ere

2025/09/04

Kultura

Mexikon filmatu zen, María Luisa Elío nafarraren memorietan oinarrituta, eta filma erbesteko zinemako obra garrantzitsuenetako bat da. Proiektu honek Nafarroako Gobernuaren babesa eta UNAM Filmategiaren lankidetza ditu. Filma Zinemaldian izango da ikusgai, Klasikoak atalaren barruan.

FEFCI eta bere elkarte-mugimendua minbizia duten haur eta nerabeen inguruan sentsibilizatzen ari dira hilabete honetan. Haur eta nerabe horiek ezin izango dira aurrez aurre joan ikasgeletara, gaixotasun-prozesua dela eta.