Ogi-apurra

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

tik
ra

Category Facet

Category Facet

0 emaitza erakusten

Bilaketaren emaitzak

8

2025/08/22

Gobernantza

Parte hartzeko epea irailaren 1etik 30era egongo da zabalik, eta 18 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago, argazkilari zaleei zein profesionalei. Lehiaketaren gaia ‘Ekin. Zaindu. Bizi’ da: Gipuzkoak herritar guztientzako ongizatearekin, zaintzarekin eta bizitza osoarekin duen konpromisoaren isla da.

Azahara Domínguez diputatuak azaldu duenez, bere departamentuak aparatu berri bat erosi du, Estatu Batuetako GPS eta Errusiako Glonass sateliteen konstelazioen seinaleak kudeatzeaz gain, Europako Galileo eta Txinako Beidu konstelazioak gehitzen dituena, lan topografikoak "izugarri erraztuz”.

2025/08/18

Suhiltzaileak

10 boluntariok eta sei ibilgailuk osatutako talde operatibo bat Gipuzkoatik abiatu da Gaztela eta Leonen hiru egunez laguntzeko. Gipuzkoako Foru Aldundiak eskertu egin du operatibo honetan parte hartzen duten profesionalen inplikazioa eta konpromisoa.

Azahara Domínguez diputatuak gogorarazi du joan den apirilean laguntza-lerro bat abiarazi zela, eta, eskaerak egiteko epea amaituta eta oinarri arautzaileetan ezarritako balorazio-irizpideen arabera, bi udal horiei esleitu zaiela.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Donostiako Udalarekin koordinatuta, kalean bizitzen ari diren 50 migratzaile hartu ditu, nazioarteko babesa eskatzeko izapideak hasi bitartean.

CDL-Donostia zentroak bat egingo du nazioarteko CDL Quantum programarekin, eta adimen artifizial (AA) kuantikorako eta hizkuntza naturalaren prozesamendurako CDL AA korronte bat jarriko du abian; alde batetik, IBMren System Two ordenagailu kuantiko iritsi berria osatzeko eta, bestetik, teknologia sakonak Europan merkaturatzeko nodo gisa Gipuzkoaren ekimena haziarazteko.

2025/07/30

Ingurumena

Tarte berriak 4,15 kilometro izango ditu, horretarako Foru Aldundiak 2,8 milioi euroko inbertsioa egingo du eta Eusko Jaurlaritzak 4 milioi euro inguruko, eta Gipuzkoan mugikortasun eredu bidezkoago, osasungarriago eta jasangarriago baterantz aurrera egitea ahalbidetuko du.