Ogi-apurra

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

tik
ra

Category Facet

Category Facet

0 emaitza erakusten

Bilaketaren emaitzak

8

2024/09/24

Gobernantza

• A-15eko trafikoa etenda geldituko da ostiraleko 22:00etatik aurrera, trafikoa antolatuko duen by-passa jartzeko lanak amaitu arte. • Horrela, A-15 errepideko lau tuneletatik hiru eguneratuta egongo dira eta Belabietako tuneleko bigarren fasea baino ez da geldituko 2025erako.

Jasangarritasun Departamentuak eta Uliazpi Fundazioak Zubieta Zentroan aerotermia-sistema bat instalatzeko obrak finantzatu eta gauzatuko dituzte, bai eta etxe bateko barne-banaketa aldatzeko ere.

2024/09/23

Ingurumena

Donostiako Zinemaldiak 1.840 m² alfonbra gorri jasangarri izango ditu, Jasangarritasun Departamentuak emana eta % 100 birziklatua eta birziklagarria.

2024/09/19

Lurralde Oreka

· Gipuzkoako Foru Aldundiak Baserritar Misto Profesionala proiektua aurkeztu du, lehen sektorearen belaunaldi erreleboa bermatzeko. · Programa honen bidez, interesdunak lanaldia murriztu ahal izango du enpresan, bere ustiategian profesionalki jardun ahal izateko.

2024/09/19

Kultura

Ondarearen Europako Jardunaldien IX. edizioa urriaren 2tik aurrera ospatuko da Gipuzkoako 31 udalerritan.

• Batzar Nagusietako Politika Orokorreko osoko bilkuran, Eider Mendoza diputatu nagusiak iragarri du gizarte babeserako 1.500 plaza gehiago sortuko dituela Aldundiak datozen urteetan, pertsonen zaintza helburu • Mugikortasun jasangarria, kuantika edota biozientziena bezalako industria sektore berrien aldeko apustuak gauzatzeak 3.000 lanpostu kualifikaturen berriren sorrera ahalbidetuko duela azpimarratu du diputatu nagusiak