Gaia - Aldundiarekiko harremana - burukoa

Foru Aldundiarekin harremana

Aldundiarekiko harremana

Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Eduki publikatzailea

Eduki publikatzailea

Erlazionatutako albisteak

Gipuzkoako Foru Aldundia...

2026/04/16

Abian da VI. Gladys Saria: Ekainaren 1era arte aurkez daitezke hautagaitzak

Puntueus Fundazioak eta EHUko Informatika Fakultateak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, Gladys Sariaren edizio berria abiatu dute. Sari honek ingurune digitalean lanean ari diren emakume gazte euskaldunak aitortu eta saritzea du helburu, gazteentzat erreferente berriak sortuz eta emakumeen talentua teknologiaren esparruan nabarmendu. Gladys del Estal (1956 - 1979) informatikariaren izena daraman sari honek, haren oroimena omentzeaz gain, egungo gizarte digitalaren erronkei erantzuten dieten emakumeak jarri nahi ditu fokuan. Aurreko edizioetan Ane Iturzaeta, Olatz Perez de Viñaspre, Amaia Abanda, Lorea Argarate eta Usue Mori bezalako profesionalak saritu ostean, deialdi berri honek Euskal Herriko emakume teknologoen sare indartsua elikatzen jarraitu nahi du.

Gipuzkoako Foru Aldundia...

2026/04/16

Adinberri egoitzak fase berri bati ekingo dio eraikinaren eraikuntzarekin

Obra fase ikusgarrienera iritsi da eraikuntza lanen hasierarekin; aurrez, proiektuaren segurtasuna eta bideragarritasuna bermatzeko esku-hartze teknikoak egin dira. Eraikina 2028an amaitzea aurreikusten da eta egoitza-arreta, gizarte-berrikuntza eta komunitateari irekitako zerbitzuak uztartuko ditu.

BateraLabs Buruntzaldea...

2026/04/16

BateraLabsk-ek herritarrek klima-aldaketaren aurrean parte hartzeko foro bat bultzatuko du Buruntzaldean

Lehenengo saioa Lasarte-Oriako Antonio Mercero gunean egin da, eta eskualdeko hogeita hamar bat eragile sozial, ekonomiko eta instituzional bildu dira.