Eskolak

2019-2020 ikasturtean, Suhiltzaileen Eskola Ekimena programaren egutegia zabaltzen da.

Suhiltzaileen Eskola Ekimena programak hiru xede nagusi ditu:

  1. Prebentziozko kultura bat hedatzea
  2. Larrialdi kasuan nola jardun behar den azaltzea
  3. Foru Aldundiko Suhiltzaile Zerbitzua ezagutaraztea, ikastetxetik gertuen dagoen suhiltzaile etxera bisita eginez

2019-2020 Eskola Ekimena Programan parte hartzeko inprimakia bete eta bidali egin behar duzue. Mesedez, hartu kontuan honako hauek:

  1. Suhiltzaileen Eskola Ekimena Gipuzkoako Suhiltzaileen estaldura eremuan kokatutako Lehen Hezkuntzako ikastetxe guztientzat irekita dago (inprimakiaren zerrendan sartuta dauden udalerriak).
  2. Suhiltzaileen Eskola Ekimena soil-soilik Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleei (10-11 urte) zuzenduta dago, adin ezberdineko haurrentzako gelak dauzkaten eskoletan izan ezik.
  3. Bisitak goizeko 09:30etatik 11:30etara egingo dira, astearte, asteazken eta ostegunetan (inprimakiko egutegian libre dauden egunetan).
  4. Bisitako gehienez ere 25na ikasle dituzten bi talde onartuko dira.
  5. 2019ko iraila, urria, azaroa eta abenduko datak 2019ko irailaren 2an aktibatuko dira
  6. 2020ko urtarrila, otsaila, martxoa, apirila, maiatza eta ekainako datak 2020ko urtarrilaren 7an aktibatuko dira

Kontsultak egiteko harremanetarako telefonoa: 943 113 187

Eskola Ekimenaren gidoia (en euskera)

Eskaera formularioa

Aukeratu herria eta data

 
  • Egun eskuragarria
  • Egun eskatua
  • Eguna erreserbatua

Harremanetarako datuak