Larrialdiko deia: 112
Gipuzkoan urtean 4.500 larrialdi inguru gertatzen dira, tipologia eta larritasun desberdinekoak, suhiltzaileen esku-hartzea eskatzen dutenak .
Larrialdi horiei denei behar bezalako arreta emateko, gaur egun badaude bederatzi suhiltzaile etxe, lurraldeko hainbat eskualdetan eta gunetan banatuak, bi zerbitzu desberdinei dagozkienak: Donostiako Udaletxearen Zerbitzua eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Zerbitzua.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzuko (PSISZ) , (Aldundiaren suhiltzaile zerbitzuaren izen ofiziala) zortzi etxeetatik erantzuten diegu Gipuzkoako 89 udalerrietatik 83an gertatzen diren larrialdiei. Aldundiaren zortzi suhiltzaile etxe horiek udalerri hauetan daude kokatuak: Azpeitia, Eibar, Irun, Legazpi, Oñati, Ordizia, Tolosa y Zarautz; gainera, horietako bakoitzak erantzuten diote beren eragin eremuaren barruan dauden beste udalerri eta herriei.
Donostiako eta honen gertuko beste udalerrien kasuan (Hernani, Astigarraga, Usurbil, Urnieta, Lasarte eta Pasaia) gertatzen diren larrialdiei Donostiako udalaren suhiltzaileen zerbitzuak erantzuten die Garberako etxetik, Donostiako Udaletxearen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren artean izenpetutako hitzarmenari esker.

Suteetarako irteerak
Sua agertu dela-eta egiten diren esku-hartze guztiak dira, eta zuzenean suhiltzaileen lan historiko eta izateko arrazoi den zereginarekin lotzen dira. Era guztietako tipologia eta garrantzia dutenak dira, hasi hondakinen bilketako edukiontzi bateko, ibilgailu bateko edo mendiko suak itzaltzetik eta etxebizitzetako edo industriako suteak itzaltzera bitartekoak.

Salbamendu edo erreskateetarako irteerak
Pertsonen segurtasuna zalantzan edo arriskuan egon daitekeen egoeretako esku-hartze guztiak dira. Suteetan bezala, esku-hartzeak askotariko tipologia eta garrantzia dutenak dira, hasi igogailu batean itxita geratutako pertsonak libratzetik eta mendian zauritutako pertsonen bilaketa, erreskatea eta ateratzea, altueratik erreskatatzea, lan istripuak, eraikinetan kolapsatutako pertsonen bilaketa eta salbamendua, trafiko istripu baten ondoren beren ibilgailuetan harrapaturik geratutako pertsonak ateratzea eta erreskatatzea bitarteko guztiak.

Laguntza teknikoetarako irteerak
Aurreko horiek baino larritasun gutxiago dutenak izanik, kategoria honetan sartzen dira pertsonentzat a priori arriskugarria ez den egoera bati, dituzten teknikari taldeen bitartez, irtenbidea aurkitu edo teknikarien erantzuna nahiz euskarria eman ahal izateko eskatzen diren suhiltzaileen irteera guztiak.

Prebentziozko jarduketak eta lanak
Zerbitzuko jarduketa proaktibo guztiak dira eta, larrialdi bat gertatu aurretik ukituak daudelarik, haiei aurrea hartzea dute xede, halako egoerak gauzatzea saihesteko eta/edo kalte handiagoak ez gertatzeko. Tipologia horren barruan daude su artifizialetan, kultur eta kirol ekitaldietan jarduteko prebentziozko taldeak edo Lurraldean jendetza handiak biltzen dituen ekitaldietako estaldura taldeak, esaterako Kilometroak ekitaldirako…

Formaziozko eta dibulgaziozko jarduerak
Hauek ere gehienetan dira zerbitzuaren jarduera proaktiboak, formakuntza eta prebentzio jarduerei buruzko aholkuen ezagutza eta dibulgaziora bideratuak daudenak, suteen aurka edo hainbat kolektiboren aldetik iritsitako larrialdi kasuetarako: partikular, enpresa, ikastetxe, adineko eta mendekotasuna duten pertsonentzako egoitza eta abarretan.

Esku-hartzeen txostenak idaztea
Foru Aldundiaren PSISZak burututako zerbitzu eta jarduketen txosten guztiak dira, eragina izan duten pertsonek, enpresek edo aseguru etxeek eskatutakoak edo erakunde polizialen edo auzitegiaren aldetik eskakizun direnak.
10 boluntariok eta sei ibilgailuk osatutako talde operatibo bat Gipuzkoatik abiatu da Gaztela eta Leonen hiru egunez laguntzeko. Gipuzkoako Foru Aldundiak eskertu egin du operatibo honetan parte hartzen duten profesionalen inplikazioa eta konpromisoa.
Gaur San Joan gaueko ospakizunetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak dei egiten die herritarrei, eta bereziki jaiak antolatzen dituzten elkarte eta arduradunei, ahalik eta zuhurtasun handienarekin joka dezaten jaietako ekitaldietan, eta nahi ez diren istripuak edo gertaerak saihesteko prebentzio neurriak har ditzaten.
Gaur hasi da gomendio eta jarraibideak biltzen dituen itsasgarria atarietan jartzeko banaketa, auzokide guztiek larrialdi egoeretan nola jokatu jakin dezaten