Esperimentatzeko gunea da. Gazteek beren ideiak esperimentatu eta garatzeko; beste esparru batzuetan eskaintzen ez den prestakuntza jasotzeko eta komunitatearekin harremanetan egoteko gunea da.
Gazteentzako (14-17 urte) udako programa. Dibertsiorako eta bizikidetzarako gune bat eskaintzen du, gozatzeko eta, aldi berean, beren autonomia pertsonala garatzeko.