Gazte Oporraldiak 2026


Gazte Oporraldiak Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak antolatzen duen udako programa da. Gipuzkoako 14 eta 17 urte bitarteko gazteentzat izanik, bertan parte hartzen dutenek aukera izaten dute jarduera ludiko-hezigarriez gozatzeko.

Programa honen bitartez, dibertsiorako eta bizikidetasunerako leku bat eskaini nahi zaie gazteei, beren gozamenerako eta autonomia pertsonala finkatzeko. 

Izena emateko datak:

  • Aurretiko izen-ematea:  martxoaren 6tik 20ra.
  • Erreklamazio-egunak: martxoak 23 eta 24.
  • Zozketa: martxoak 26.
  • Izen-ematea: martxoaren 27tik apirilaren 13ra bitartean.

Izena eman!

 


Bi hizkuntza ereduren artean aukera daiteke.

  • Euskara: parte-hartzaileek beren taldekide zein begiraleekin euskaraz jarduteko gai izan behar dute. Guraso edo tutoreek erabakita, euskara izango da parte-hartzaileek nahitaez erabili beharko duten hizkuntza.
  • Ele bitan: umeek euskara nahiz gaztelania erabili ahal izango dute.

Hizkuntza-eredua aukeratzerakoan umearen errealitatearekin bat datorrena hartzea gomendatzen dugu; izan ere, gaizki egindako hautaketak, aisiarako eta gozamenerako izan behar duten egunak esperientzia txar bihurtzea eragin dezake.

Plaza-kopuruaren % 5 hezkuntza-premia bereziak dituztenentzat gordeko da. Foru Agindua eskuratu!

Kontsulta, kexa nahiz iradokizun bat egin edo zure iritzia utzi nahi baduzu, formularioa bete.

Aurretiko izen-ematea 

  • Noiz: martxoaren 6tik 20ra.
  • Non: online eta Udako Programen Bulegoan (Gaztegune: Anoeta pasealekua, 28 - Donostia. Astelehenetik ostiralera: goizez itxita dago baina telefonoko arreta dago 10:30etatik 14:00etara. Arratsaldez, 16:30etatik 20:00etara, aurrez aurreko eta telefonoko arreta dago) eta kanpainan parte hartzen duten udal-bulegoetan.
  • Erreklamazioak egin ahal izango dira. Horretarako, zozketarako onartutakoen izenak jarriko dira eskaera aurkeztu den tokietan eta Interneten. Erreklamazio-egunak:  martxoak 23 eta 24.

*Plaza guztiak martxoaren 26an banatuko dira jendearen eta notarioaren aurreko zozketa bidez . Aurretiko izen-ematea online egin dutenek soilik kontsultatu dezakete plaza egokitu zaien ala ez Internetez. Izena bi edo hiruko taldean eman dutenen kasuetan izen-ematea egin duen pertsonak bakarrik ikusi ahalko du emaitza. Zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan Udalekuetako bulegoarekin. (Tel. 943 445 980 - udalekuak@gipuzkoa.eus)

Harremanetarako

 

 

Helbidea

Gaztegune Anoeta pasealekua 28 20014, Donostia

Telefono zenbakia

943 445 980

Neguko ordutegia, astelehenetik ostiralera: goizez itxita.  Telefonoko arreta 10:30etatik 14:00etara. Arratsaldez 16:30etatik 20:00etara, aurrez aurreko eta telefonoko arreta.

Uztaila eta abuztuan, astelehenetik ostiralera: 9:30etatik 14:00etara aurrez aurreko eta telefonoko arreta. Arratsaldez itxita.

Helbide elektronikoa:

udalekuak@gipuzkoa.eus