Lurralde garapenerako programa, 4.0. Industria eredutik abiatuta

Dirulaguntzaren xedea

Tokiko garapeneko eskualdeko agentziak industria txiki eta ertainei eskaintzen dieten zerbitzua  finantzatuko da, zerbitzu hurbila eta pertsonalizatua eskaintzen baitie, eta, horri esker, beren egoeraren berri izan dezakete 4.0 Industria eredua bere gain hartzeak lehiakortasunean eskain diezaiekeen hobekuntza aukerei dagokienez, eta gabezia esanguratsuenak eta bere ahalmena ezagutzeko aukera ematen die.

Entitate onuradunak

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta garapen agentzien arteko hitzarmena, sustapen ekonomikorako gobernantza eredu berria garatzeko oinarriak ezartzen dituena, 2017ko ekainaren 2koa, sinatu duten entitateak.

Proiektuen baldintzak

Proiektuetan aholkularitza pertsonalizatua jasoko duten enpresa kopurua adierazi beharko da. Aholkularitza  honela gauzatuko da.

•     Enpresaren lurralde esparruaren lehiakortasunaren karakterizazioa egingo da, 4.0 Industria ereduan oinarrituta; horretarako, enpresei bisitak egingo zaizkie beren egoera bertatik bertara ezagutzeko alderdi hauei dagokienez: lehiakortasuna, lan egiten duen sektorea edo enpresa horrekin lan egiten duten enpresak, produktu propioa duen ala ez, eskura dituen teknologiak, giza baliabideak, eta abar.

•     Enpresak 4.0 Industria ereduari heltzeko dituen behar nagusien diagnostikoa, bereziki, pertsonen, teknologiaren, aliantzen eta profil berritzailearen esparruan.

•     Enpresak hobetzeko baliabideei buruzko orientazioa, lehiakortasuna hobetzeko aukerei buruzko informazioa emanda (lanbide prestakuntzako zentroak, unibertsitatea, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileak), eta eskura dauden programa eta tresna publikoak, bereziki, Gipuzkoako Foru Aldundiak berak eskainitakoak.

•     Beste jarduera batzuk, enpresa txiki eta ertainak 4.0 Industriara hurbiltze aldera Gipuzkoa Sarean proiektuaren lan esparruan adostu daitezkeenak.

Diruz lagundu daitezkeen gastuak

Diruz lagundu daitezkeen gastuak izango dira jardueran zuzenean parte hartzen duten langileen gastuak eta gastu orokorrak.

Proiektuari egotz dakizkiokeen zeharkako gastuak, langileen zuzeneko gastuen % 15 osagarri gisa kalkulatuko dira, eta ez dira justifikatu beharko.

Ez dira onartuko inbertsioak eta joan-etorrietako gastuak, dietak eta abar.

Dirulaguntzen zenbatekoak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta eskualdeetako garapen agentziek ekonomia sustatzeko gobernantza eredu berria garatzeko sinatutako hitzarmeneko oinarrien seigarren klausulan ezarritakoari jarraituz, orduko 35 euroko modulua ezarri da, proiektuan zuzenean parte hartzen duten pertsonentzat.

Aurrekontua

200.000 €

Dirulaguntza

Aurkezteko epea

hasiera: 2017ko abenduaren 5a

bukaera: 2017ko abenduaren 18a (12:00ra arte)

Araudi aplikagarria

2017ko abenduaruen 4eko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 231 zbk.

Eskaerarako sarbidea

eskaera

Harremanetarako kontaktua

 

943 11 3989

 

Informazio gehiago

Eskaerarekin lotutako dokumentuak

Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak